(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak dio ETAren amaieraren historia terrorismoaren biktimek idatziko dutela eta ez hiltzaileek asteartea, 2011.eko urriak 18


Gobernuaren eledunak balorazio hori egin du astelehen honetan Donostian izandako konferentziaren ondoren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuaren eledun Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek azaldu du,  "Gobernuak eta Espainiako nahiz Nafarroako gizarteak ez dutela ETAri ezer eskertu beharrik hiltzeari utzi izanagatik, ez diotela ezer zor", eta azpimarratu du "Nafarroako Gobernuak ETA talde armatuarengatik espero duen gauza bakarra hura desegitea dela, armak entregatzea eta, batez ere, sortu dituen milaka biktimak aitortzea eta barkamena eskatzea".

Alde horretatik, adierazi du "terrorismoaren amaierako historia biktimek idatziko dutela, inoiz ez ETAren hiltzaileek", biktimak baitira "Nafarroan, EAEn eta Espainian, demokraziaren eta askatasunaren benetako bultzatzaileak".

Nafarroako Jauregiaren aurrealdea

Nafarroako Jauregiaren aurrealdea.

Nafarroako Gobernuak, Juan Luis Sánchez de Muniáin bere eledunaren bitartez, adierazi du "terrorismoaren amaierako historia biktimek idatziko dutela, inoiz ez ETAren hiltzaileek", biktimak baitira "Nafarroan, EAEn eta Espainian, demokraziaren eta askatasunaren benetako bultzatzaileak".

Kontseilari-eledunak baieztatu du atzo Donostian egin zen konferentziaren antzeko ekimenekin "ETAk nahi duena da bere amaiera erakunde armatuaren ondare bihurtu, terrorismo etarrari buruzko bere bertsio guztiz zitala uzteko". Nolanahi ere, adierazi duenez, "hori egiten duen aldi guztietan, demokrata guztiok eta haien ordezkariek interes horri uko egingo diogu".

Sánchez de Muniáin-ek baieztatu duenez, "ETAren amaieraren aurrean gaude, eta amaiera hori Espainiako gizarte osoaren ahaleginari esker gertatu da eta, batez ere, Estatuko segurtasun-indarrek, epaileek, demokraziak, hauteskundeek, legeek eta, bereziki biktimek egindako ahaleginari esker".

Horregatik, aipatu duenez, "Gobernuak eta Espainiako nahiz Nafarroako gizarteak ez dute ETAri ezer eskertu beharrik hiltzeari utzi izanagatik, ez diote ezer zor", eta azpimarratu du Nafarroako Gobernuak ETA talde armatuarengatik espero duen gauza bakarra hura desegitea dela, armak entregatzea eta, batez ere, sortu dituen milaka biktimak aitortzea eta barkamena eskatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa