Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Yolanda Barcina Lehendakariarekin egin duen solasaldian bat etorri dira NPB mantentzeko beharrizanarekin
Transcripción textual del video
José Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak estatuko autonomia erkidegoetako bederatzi lehendakarirekin Bruselan egindako laneko bileraren irudiak.
Durao Barroso Barcina Lehendakariarekin (bere ezkerrean), autonomia erkidegoetako beste lehendakariekin eta Espainiako Gobernuko ordezkariarekin
(
irudia handitu
)
José Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak estatuko autonomia erkidegoetako bederatzi lehendakarirekin laneko bilera egin du Bruselan (horien artean Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria izan da). Bileran, autonomia erkidegoei, "edozein dela ere", eskatu die Espainiako Gobernuarekin batera lan egiteko zerga alorreko gaur egungo eskakizunak betetzeko. Esan duenez, modu horretara bakarrik lortuko du Espainiak Europako herrialdeen elkartasuna eta, hala, krisialdia gaindituko du.
Bilera Bruselan egin dute, laneko bazkari batean, eta han izan da, baita ere, Luis Planas Puchades Europar Batasunean Espainiaren ordezkari iraunkorra dena. Bileran estatuko bederatzi autonomia erkidegoetako lehendakariek parte hartu dute, zehazki hauek: Yolanda Barcinak, Andaluziakoak (José Antonio Griñán), Aragoikoak (Luisa Fernanda Rudi), Balearretakoak (José Ramón Bauzá), Kanarietakoak (Paulino Rivero), Extremadurakoak (José Antonio Morago), Murtziakoak (Ramón Luis Valcárcel), Euskal Autonomia Erkidegokoak (Patxi López ) eta Valentziakoak (Alberto Fabra). Bilera hasteko, lehendakari horietako bakoitzak bere autonomia erkidegoko egoera azaldu du, bereziki Europako eskualde politikari eta dagoeneko egiten hasi diren 2014-2020rako Europako aurrekontuei lotuta. Testuinguru horretan, Europa jasaten ari den egoera ekonomiko konplexua aztertu dute, Espainia batez ere.
Durao Barroso estatuko lehendakarietako batzuekin. Yolanda Barcina Lehendakaria agertzen da horien artean.
(
irudia handitu
)
Orduan egin die deia Durao Barroso presidenteak autonomia erkidegoetako lehendakariei Espainiako Goernuarekin batera lan egiteko. Horrez gain, onetsi den Konstituzioaren berrikuntzak duen garrantzia azpimarratu du, hau da, zorrari muga jartzeko konpromisoa gehitzekoa. Konstituzioan hori gehitzeak epe luzera zalantzarik gabe onurak ekarriko dituela esan du.
NPB mantentzea
Durao Barroso presidenteak Yolanda Barcina Lehendakariarekin bakarka hitz egin duenean esan dio jakin izan duela Nafarroak hezkuntzaren alorrean duen bikaintasunaren inguruan. Yolanda Barcina Lehendakariak Nafarroak Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) mantentzeko apustua egin duela esan dio. Durao Barrosok esan dio bat datorrela horrekin, eskaera jakin batzuk ez bezala, izan ere, eskaera horiek jarraipena egokia den ala ez zalantzan jarri dute.
Bestalde, Yolanda Barcina Lehendakaria eta Luisa Fernanda Rudi Aragoiko lehendakaria bat etorri dira Espainiak Europa kontinentalarekin dituen lotura bakarrak La Jonquera eta Irun bakarrik ez izatea eskatzeko orduan.
Bihar, Eskualdeetako Lantaldearen osoko bilera
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Europar Batasuneko Eskualdeetako Landatearen osoko bileran parte hartuko du. Asanblea politiko horretan elkartzen dira tokiko eta eskualdeetako erakundeak erkidegoko politikak eta legeak egiteko prozesuan.
Iragan maiatzean estatuan egin ziren hauteskundeetan hautatu ziren autonomia erkidegoetako gainerako lehendakarien moduan, Barcina ELren kide bihurtuko da, osoko bileraren irekiera ekitaldira joan aurretik.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Bilerako une bat
irudia handitu