(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

MODERNA fundazioak kudeaketa organoak berritu ditu ostirala, 2011.eko urriak 7


Legegintzaldi aldaketa dela eta egin da berritzea, legegintzaldei berriarekin batera Parlamentuaren eta Foru Gobernuaren eraketa aldatu baita


Moderna Fundazioaren Patronatua

Moderna Fundazioaren Patronatuaren bilera ( irudia handitu )

MODERNA fundazioak kudeaketarako organoak berritu ditu (Patronatua zein Batzorde Iraunkorra) gaur, berriki egin den legegintzaldi aldaketa dela eta. Aldaketa horrek, halaber, Parlamentuaren eta Foru Gobernuaren eraketa aldatu ditu. Berritzea Nafarroako Jauregian egin den Patronatuaren bileran egin dute; lehen aldiz, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria izan da buru.

Mintzaldian, Lehendakariak esan du MODERNA gaur egun beharrezko plana dela, batez ere optimismoa eta konfiantza sortzeko gure sistema ekonomikoan eta baliabide eta ahalegin publiko eta pribatuak estrategia ekonomiko lehiakorrera bideratzeko. Horren haritik, esan du MODERNAk etorkizunera begira lan egiten jarraitzeko gizartea pozten duen marka izan behar duela.

Barcinak gogorarazi du plana garatzea UPNk eta PSNk iragan ekainaren 21ean sinatu zuten gobernu programaren oinarrizko adostasunetako bat dela.

Kide berriak 

Lehenengo eta behin, Patronatuko kide berriak aurkeztu dira, aurrez organo eskudunek izendaturikoak.

Hortaz, Yolanda Barcina Fundazioaren presidenteak, Gobernuaren izenean, Nafarroako Gobernuak  iragan abuztuaren 31ko saioan izendaturiko nagusiak aurkeztu ditu: Roberto Jiménez Alli lehen presidenteorde eta Lehendakaritzako,  Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria (biak ere Fundazioaren Batzorde Iraunkorreko kideak dira) eta José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilaria.

Bestalde, irailaren 22ko osoko bilkuran Fundazioaren Patronatuan Nafarroako Parlamentuaren ordezkari izango diren bost kideak izendatu zituzten. Carlos García Adanero (UPN), Maribel García Malo (UPN), Carmen González García (UPN), María Victoria Arraiza Zorzano (PSN) eta Juan José Lizarbe Baztán (PSN).

Erakunde sustatzaileek proposaturiko nagusiei dagokienez, Nafarroako Gobernuak, iragan irailaren 28an, Patronatuko hiru kide izendatu zituen, Unión del Pueblo Navarro alderdiari (Lourdes Goicoechea) eta Nafarroako Alderdi Sozialistari (Anai Astiz Medrano) dagozkienak; horiek organoan Gobernuko  kide gisa jarraitzen duten Yolanda Barcina eta Roberto Jiménez ordezkatzen dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari Julio Lafuente López izendatu da.

Nagusi berriak aurkeztu ondoren, Marta Vera Janín Gobernu berriko Osasun kontseilari eta aurreko Patronatuan arlo pribatuko ordezkaria zenaren uko egitea onartu da. Horren ondoren, entzute handiko profesional eta enpresarien artetik kide berri bat izendatu da, Juan Manuel Gorostiaga Ayestarán Mutua Navarrako zuzendari kudeatzailea. Gauzak horrela, MODERNA Fundazioaren Patronatua osatu da.

Gogoratu, Patronatua hogeita hamar kidek osatzen dute, eta horietatik hamabost instituzio publikoek izendatzen dituzte eta beste hamabost sustatzaileak diren enpresa eta erakunde pribatuek.

Jarraian, Fundazioko Batzorde Iraunkorreko kideak berritu dira. Batzorde horren helburua MODERNA Plana etengabe bultzatzea da, Patronatuaren ildoen arabera garatzen dela bermatuz, eragile partaideen jarraipen eta koordinazio funtzioen eta, batez ere, Planari loturiko politika publikoen bidez.

Osaerari dagokionez, Batzorde Iraunkorra hemeretzi kidek osaturiko kide anitzeko organoa da. Horietatik bi Nafarroako Gobernuak izendatu ditu: Batzordearen presidentea den Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Roberto Jiménez Alli  lehen presidenteorde eta Lehendakaritzako,  Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria. Batzordeko beste bi kide, Carlos García Adanero eta Juan José Lizarbe Baztán, Nafarroako Parlamentuak izendaturiko bost nagusien artetik hautatu dira.

Bestalde, zazpi kide erakunde sustatzaileen ordezkariak dira: bi kide politikaren alorrekoak dira (UPN eta PSN), beste bi hezkutzaren alorrekoak (UPNA eta NU), beste bi sindikatuetakoak (UGT eta CCOO) eta beste bat enpresen arlokoa (CEN). Gaurko bileran erakunde sustatzaileen ordezkarien hiru kide berritu dira, hau da, UPNk eta PSNk izendaturiko Lourdes Goicoechea Zubelzu eta Anai Astiz Medrano, hurrenez hurren, eta Alfonso Carlosena García Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria.

Azkenik, Batzorde Iraunkorreko zazpi kide enpresari eta profesionalen ordezkariak dira; horietatik bat, Juan Manuel Gorostiaga Ayestarán, Marta Vera Janín Osasun kontseilariaren ordez ere izendatu dute gaur. Amaitzeko, María José Ballarín Domeque Fundazioko presidenteordea, iragan martxoan aukeratu zutena, Batzorde Iraunkorreko kide naturala eta presidenteordea da.

Nafarroako garapen ekonomikorako eredu berria

MODERNA Plana eta horren garapena kudeatzen duen fundazioa joan den martxoaren 9an egin zen ekitaldi publiko batean aurkeztu zituzten, Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan.

Fundazioa eratu eta MODERNA Plana abian jarri ondoren amaitu zen 2008an egiten hasi ziren plan estrategikoa. Honako hauek izan dira plan estrategikoaren sustatzaileak: UPNren Nafarroako Gobernua, PSN, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, UGT eta CCOO sindikatuak eta Nafarroako bi unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea. Horiez gain, bi urte baino gehiagoz 5.000 lagun baino gehiagoren ekarpenak bildu dituzte. Plana 2010eko ekainaren 21ean onetsi zuten erakunde sustatzaileek. Bestalde, Nafarroako Gobernuak ekainaren 28an onetsi zuen Plana eta, ondoren, Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen 2010eko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran % 76ko babesa izan ondoren. UPN, PSN, CDN eta IUren aldeko botoak jaso zituen eta NaBairen kontrakoa.

MODERNA Planaren asmoa datozen hogei urteetan Nafarroako garapen ekonomikoaren ereduaren aldaketa sustatzea da osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia oinarri hartuta. Nafarroa da Espainian ezaugarri horiek dituen plana abian jarri duen lehenengo autonomia erkidegoa. Plana egiteko funtsezkoak izan dira herritarren partaidetza eta instituzioen adostasuna eta hala izango dira plana garatzeko ere. Nafarroan ekonomia berri bat sustatzea du helburu planak eta, horretarako, datozen hogei urteetan foru erkidegoak bete beharreko erronkak, metodologia eta ardatz nagusiak zehazten ditu, baita esparru bakoitzerako helburu zehatzak eta 458 ekintza ere.

Hauexek dira Moderna Planaren helburu nagusiak: oparotasun handiagoa lortzea eta, hala, Nafarroa biztanleko BPGren eta aberastasunaren bidezko banaketaren Europako eskualdeen zerrendan hasierako hogei eskualdeen artean izatea, giza garapen handiagoa lortzea eta Nafarroa, Giza Garapenaren Adierazleari (GGA) dagokionez, Europako lehen hamar eskualdeetako bat izatea, horretarako kalitate handieneko osasun laguntza eta hezkuntza sistema bikaina eskainita eta ingurumenaren iraunkortasuna areagotzea eta parametro horretan Nafarroa Europako lehen hogei eskualdeetako bat izatea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa