(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko CEIN sozietate publikoak lau enpresa txiki eta ertain abian jartzen lagundu du

ostirala, 2011.eko irailak 9


Abiarazteko Kapital Fondoak, Caja Navarra partaide duenak, 56.200 euro mailegatu ditu lau ekimenetarako, horien bideragarritasun planaren bermea izanik


Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroak (CEIN), Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak, lau mailegu ematea onetsi du aurten. Guztira 56.200 euro eman dira, eta ekimen lehiatsu bana sortzen lagundu dute.

CEINek bere bitarteko finantzarioetako baten bidez ematen ditu mailegu horiek, Abiarazteko Kapital Fondoaren bidez alegia; Caja Navarrak ere parte hartzen du horretan. Maileguan ematen diren zenbatekoak aurrerakinak dira eta ez dute interesik, eta mailegua lortzeko berme bakarra sustatzaileek aurkeztutako negozioaren bideragarritasun plana baino ez da.

Onurak jasotzen dituzten proiektuen inbertsio osoa 212.000 euro da eta 8 enplegu berri sortzen dituzte. Lau ekimenek haien kokalekuaren guneko enpresen sarea dibertsifikatzen eta berritzen laguntzen dute eta lanpostu berriak sortzen dituzte. Arrazoi horiek direla-eta dira ekimen nabarmenenak.

Hauek dira onurak jaso dituzten enpresak: Peluquería Canina Móvil, Baztan inguruko etxeko animalientzako zerbitzua eskaintzen du; Musikem, ikaskuntza eta teknologia berrien aplikazioa bateratzen dituen musikako hezkuntza proiektu bat; Nueva Edad de Piedra, mineraletan jatorria duen papera banatu eta saltzen duena; eta Técnicas de Conducción Segura, aurkako egoeretan ibilgailuak nola erabili ikasteko.

Abiarazteko Kapital Fondoa 1997an sortu zuen CEINek Caja Navarrarekin, Nafarroako Lan Enpresen Elkartearekin (ANEL), eta Cederna Garalur elkartearekin elkarlanean. Sortu zenetik, Fondoak 129 enpresa sortzen lagundu du 1,6 milioi euroren maileguak emanda.

Aurrerakinak diren mailegu horien eskatzaileek enpresa proiektu bat aurkeztu behar dute, eta enpresa jarriko den eskualdean produktua berezia dela bermatu beharko dute. Horrez gain, bi urtez egon beharko da abian. Batzorde batek negozioaren bideragarritasuna baloratzen du mailegua eman aurretik. Proiektu bakoitzari ematen zaion gehieneko zenbatekoa 18.000 euro da, interesik gabe. Hiruhileko kuotatan itzuli behar da, kontratua izenpetzen denetik 6 eta 8 hile arteko epetik aurrera. Amortizazio epea 4 urterainokoa da eta ez dago bermerik eman beharrik.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa