(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak gutxiagorekin gehiago egin behar dela jakinarazi die Gobernuko goi-kargudunei

astelehena, 2011.eko abuztuak 29


Guztien koordinazioa eskatu du herritarren ongizatea hobetu eta langabeziari aurre egiteko


Barcinaren mintzaldia

Barcina Nafarroako Gobernuko goi-kargudun guztien aurrean mintzatu da ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak gutxiagorekin gehiago egin behar dela jakinarazi die Gobernu berriko goi-kargudunei eta konfiantzako postuei. "Egoera aldatu egin da" eta "eredua izan behar dugu", esan du. Hortaz, "diru eskasia ezin dugu aitzakiatzat erabili" egin beharrekoa ez egiteko.

Barcinak hala hitz egin die, gaur eguerdian, Nafarroako Artxibo Nagusiko ekitaldi aretoan, Gobernu berriko kontseilari, zuzendari nagusi, zuzendari kudeatzaile eta gabineteko buruei. Modu koordinatuan jarduteko ere eskatu die "gure herrialdeko krisi ekonomikorik larrienari" aurre egiteko.

"Departamentu estankoak alde batera utzi behar ditugu. Politika egiteko modu zaharra da hori", esan du. "Gobernu bakarra dugu, eta argi izan behar dugu zein den gure helburua eta zein gure etsaia". "Helburua Nafarroako herritarren ongizatea da, eta etsaia langabezia".


Bilerara joan diren goi-kargudunak

Nafarroako Gobernuko goi-kargudunak Barcinaren mintzaldia entzuten ( irudia handitu )

Horren haritik, mintzaldia entzutera joan direnei une honetatik hasita batera lan egiteko eskatu die. "Amaitu da lurreratzeko fasea. Gobernuaren makineriak abiadura bizkorrena hartu eta etekina eman behar du, eta une honetatik aurrera hala jarduteko eskatzen dut".

Krisialdiaren amaiera

Bestalde, Lehendakariak krisi ekonomikoa izan du hizpide. Zentzu horretan, esan du "krisia aitortzen lehenak izan baginen, krisialdia amaitzen ere lehenak izan behar dugu". Beraz, Gobernu berriko goi-kargudunei ildo ekonomiko batzuk eman dizkie politika publikoak gauzatu eta aurrekontuak prestatzeko.

"Estatu mailan ezarri dizkiguten defizit mailak bete behar ditugu", esan du hasteko. Hori hala izanik, gogorarazi du 2012rako ezarritako BPGren % 1,3 eta Nafarroako Gobernuak 2013rako zehaztutako helburua bete beharko dituela, hau da, "sarrerak eta gastuak doitu, hots, zor publikorik ez eskatu".

Barcinak helburu hori "asmo handikoa" dela esan du, eta lortzeko "ahalegin handia egin behar dela", bai aurrekontuak prestatzeko zein gastu publikoak gauzatzeko orduan. "Gure baliabideak modu egokian banatu behar ditugu, eraginkortasun handienarekin. Ziur nago ideiarik onenak sortuko direla". Horren haritik, zera esan du: "Gobernuak zorrotz jokatuko du zintzotasun ezaren susmorik egonez gero".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa