Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Webguneak familia profesional, mintegietako programa, eztabaida-foro eta prestakuntzako baliabideen wikiteka-ri buruzko informazioa jasotzen du
Nafarroako Gobernuak iragan egunetan i-docent izeneko plataforma aurkeztu du enplegurako prestakuntzako tailerretako irakasleentzat. Aurkezpen-ekitaldia Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Iturrondo Prestakuntza Zentroan izan zen.
Webgune berriarekin, Nafarroako Tailer Eskolek hemendik aurrera beren irakasle-taldeentzat eta kudeaketarako lan-tresna berri bat izango dute; haren bidez, ezagutzak handitu, esperientziak partekatu eta proiektuak elkarrekin egin ahal izango dira. Plataformak barnean hartzen ditu: albiste-zerbitzua, familia profesionalen eduki zehatzak, mintegi-programa, eztabaida-foroa, irakasleentzako baliabideen wikiteka, blog-ak, mezularitza eta irakasleen profila.
Nafarroako Gobernuarentzat, enplegurako prestakuntza helburu estrategiko bat da eta, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, prestatzaileek baliabide didaktikoak izateko aukera handiagoa izan dezaten bilatzen da; era horretan, lan-merkatuak planteatzen dituen etengabeko erronkei baldintza hobeagoetan aurre egingo zaie. Xede horretarako, webgune berriak profesionaltasun-ziurtagirien eta gaitasun profesionalen katalogoaren informazio eguneratua eskaintzen ditu eta, horri esker, beste eduki batzuen artean, gai profesional zehatzen inguruan foruak nahiz lan-taldeak sortzen dira.
I-docent plataforma enplegurako prestakuntzan dauden irakasle-talde batek sortutako proiektua da. Webgunearen aurkezpenean irakur daitekeenez, "enplegurako prestakuntzaren arloan lan egiten duten Nafarroako profesionalentzat da, eta ezagutzako oinarri bateratu bat sortzea bilatzen du; hori bideratuta dago: gure lanbidearen perfekzionatze teknikora eta aitortzara, elkarrekin abian jartzea eta esperientziak trukatzea, eta perfekzionatze horri lagunduko dioten informazio eta ezagutzako baliabideak erabiltzea".

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen