Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30era arte zabalik dago
Nafarroako Gobernuak guztira 9.660 euroko diru-laguntza emango du 2011-2012 ikasturtean, ikasleen Espainiako unibertsitateen arteko mugikortasunerako. Laguntza horiek Gobernu Zentralak Séneca programaren barnean ematen dituenekin osagarriak izango dira; hala, onuradunak nahitaez onartuak izan beharko dira Hezkuntza Ministerioak sustatutako deialdian.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30era arte zabalik dago, eta aurkeztu beharko dira: Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Hezkuntza Departamentuan, Herri Administrazioen Erregimen Juridikoaren 30/1992 Legean aurreikusitako beste sail batean edo Foru Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorrean.
Bi laguntza-modalitate daude. Bata orokorra da eta deialdiaren baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei diru-kopuru bat ematen zaie, 6.660 eurokoa; zenbateko hori, onuradunen artean banatzen da unibertsitate hartzailean dagoen hilabeteen arabera (ikasle bakoitzeko 600 euro, gehienez ere). Eta bakoitza 1.000 eurotan balioetsitako hiru Séneca Sari ere banatuko dira, Giza, Gizarte Zientzia eta Zientzia Juridikoak, Zientzia Esperimentalak eta Osasun Zientzietako titulazioetarako 7,5 puntuko edo puntu handiagoko batez bestekoa duten ikasleen artean, ikasketetako espediente onenak aurkezten dituzten hiru eskatzaileei, eta 6,5 puntukoa gainerako titulazio teknikoetarako.
Deialdi honen ondorioetarako, mugikortasuna jotzen da Espainiako unibertsitate batek beste baterkin egiten duen trukea edo batetik bestera egiten den lekualdatzea mugikortasun-programa baten testuinguruan. Beraz, programa horren barnean ez dira sartuko norberaren edo familiaren etxetik beste herri batera unibertsitate-ikasketak burutzeko egiten diren joan-etorriak; nolanahi ere, interesdunek beste laguntza-motaren bat eskatzeko izan dezaketen eskubidea errespetatuko da.
Gainera, onuradunek Nafarroan jaiotakoak izan beharko dute edo Foru Erkidegoan etenik gabe gutxienez azken bi urteetan erroldaduta; ikasketa ofizialetan Espainiako unibertsitateren batean matrikulatuta egon beharko dute; Séneca programaren barnean izan beharko dute, eta laguntza horiek aurreko deialdietan jaso gabe izatea.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen