(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak `Calignometrias” erakusketarako bisita gidatua antolatu du ikusmen-ezintasuna dutenentzat asteartea, 2011.eko abuztuak 23


Egileak, Koldo Sebastianek, erakusketaz gozatzeko jende guztiarentzako bisita gehiago gidatuko ditu iraileko igandeetan


Datorren ostiralean, abuztuak 26, egun Nafarroako Museoko aldi baterako erakusketa-gelan dagoen Calignometrias aldi baterako bildumako egile Koldo Sebastianek, bere obraren berri emango die ONCEko eta Nafarroako Erretina Elkarteko hogei bat kideri.

Duela bi hamarkada baino gehiagotik, museoaren nahia bere bildumak era guztietako bisitariei hurbiltzea da, ezintasunen bat duten pertsonei arreta berezia eskainiz. Izan ere, erakunde horren eta ONCEren arteko harreman bat dago eta, horri esker, zenbait kultur proposamen gauzatu ahal izan dira.

Calignometrias (angelu -gnom- perfektuaren –cali- neurriak, -metrías-), Koldo Sebastian artista nafarrak azken 10 urteotan egindako sorkuntza plastiko bat eta, horretarako, bi faktore erabili ditu: alde batetik, sorta honen planteamendu kromatiko guztiari eusten dioten hiru koloreren hautaketa (gris pizarroa, zuri zinka eta itzal naturala), eta inspirazio-iturria Creusko Lurmuturreko (Girona) haitzen tonuetan topatzen duena. Bestetik, hiru dimentsio geometrikoek osatzen dutena (plano baten aldea, haren erdia eta lauren bat) eta puntu, linea, plano nahiz bolumenen harremana, eta haietatik abiatuz 90 gradutako angeluarekin elkar eragiten dutenak.

Haren emaitzak, bi dimentsiokoak nahiz hirukoak, honako era honetan ulertu behar dira: "jolas-bokazioa duen jolas moduan; bertan, itxura organiko eta elementu arrazionalen osagaien bat-egitetik abiatuta, emaitza plastiko bat lortzeko asmoa dago, non zenbakia nahiz neurria bezain garrantzitsuak diren zehaztugabea eta difusoa dena".

Nafarroako Museoan egingo den saioak bi zati izango du: lehenengoa tailer bat izango da, eta ordubetez bertan lan egingo dute Calignometrias sortaren oinarrizko gakoen pertzepzioaren inguruan, hainbat jarduera sentsorial erabiliz. Koldo Sebastianek, horretarako, manipula daitezkeen material batzuk prestatu ditu, eta haiekin erakusketako sorkuntza-prozesuak birsortu ahal izango dira.

 

Bigarren orduan zehar Calignometriak erakusten diren aretoetatik ibilbide bat egingo da. Sebastianek hitzez bere sorkuntza-kezkak igorriko ditu, eta bertaratzen diren pertsonekin erakusketako edukiaren gainean solasean ariko da.

Jarduera horrekin Calignometrias erakusketa ikusteko bisita-sortari hasiera emango zaio, artistak berak gidatuta. Iraileko igande guztietan, 12:30ean, interesa duten pertsonek ibilbide horietan parte hartu ahal izango dute aldez aurretik Nafarroako Museoaren sarreran gonbidapena jaso ondoren.

Halaber, irailaren 19tik aurrera, Koldo Sebastianek Nafarroako Museoan "Museoa: baliabide didaktikotik esperientzia estetikora" izeneko mintegia zuzenduko du Lehen Hezkuntzako irakasleentzat.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa