(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak perretxikoak eta onddoak biltzeko arautegia bete behar dutela gogoratu die mikologiako zaleei ostirala, 2011.eko abuztuak 12


Foruzaingoak bost salaketa egin zituen eta zazpi kilo onddo konfiskatu zituen iragan asteburuan Ultzamako haraneko barrutian


Konfiskatutako onddoak

Foruzaingoak asteburuan konfiskatutako onddoetako batzuk ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, perretxikoak eta onddoak biltzeko udako denboraldiaren hasieran, jarduera hori arautzen duen arautegia dagoela gogoratu die mikologiako zaleei. Horrela, funtsean, mugatutako eremuetara espezie horiek hartzera doanak dagokion baimena izatera behartzen du; baita barruti bakoitzean bildutako gehieneko ale kopurua betetzera ere. Eremu libreetan, gehienez, 30 perretxiko har ditzake pertsona bakoitzak eguneko.

Onddoak eta perretxikoak Nafarroako mendien beste baliabide bat dira, eta haien bilketa Mendien Arautegiak (59/1992 Errege Dekretua) arautzen duela, Nafarroako baso-ondarea babesteko eta garatzeko 13/1990 Foru Legea garatzeko. Dagoeneko deskribatutako mugek, gainerako baso-aprobetxamenduetan aplika daitezkeenek bezala, ekosistemaren oreka bilatzea dute helburu.

Giden xehetasunak

Lehen gidan, perretxikoak eta onddoak biltzen dituenarentzako jardunbide egokiak jasotzen dira. Horrela, zenbait aholku ematen ditu perretxikoak dauden ekosistemari kalterik ez egiteko. Zer tresna ezin diren erabili aipatzen du, hala nola igitaiak edo eskuareak, onddoaren mizelioa hondatu baitezakete, eta baita inguruko landaretza ere. Perretxiko gazteak errespetatu behar direla dio, perretxiko-eremuak babesteko, eta heldu edo hondatuta daudenak, kontsumitzeko desegokiak izan daitezkeela. Horrez gain, lurra gehiegi zapaltzea saihestu behar dela adierazten du, aireztapena murrizten delako eta horrek, perretxiko ekoizpena txikiagotu dezakeelako. Zuzenean garbitzea komeni dela aipatzen du, hobeto kontserbatzen direlako eta perretxiko-eremuak heda daitezkeelako. Behin bilduta, aireztatzen laguntzen duen saski batean garraiatu behar dira.

Bigarren gida, naturako produktu horiek kontsumitzen dituenarentzat dira. Zuzen identifikatu behar direla adierazten du, eta zalantzarik izanez gero, ez dela kontsumitu behar. Gidak kutsatuta dauden eremuetan eta nekazaritza-lurren inguruan, errepideen ertzetan eta hiri-lorategietan perretxikorik ez hartzea gomendatzen du, osasunerako arriskutsuak diren kutsatzaile kimikoak izan ditzaketelako. Oro har, oso galkorrak direla dio, eta lehenbailehen hozkailuan sartzea, prestatzea eta bildu ondorengo 24 orduetan kontsumitzea adierazten du. Perretxiko gordinak edo gutxi egindako perretxikoak ez jatea gomendatzen du; ez eta gehiegi jatea, intolerantziak eta alergiak ekar ditzaketelako.

Bost salaketa Ultzaman perretxikoak baimenik gabe hartzeagatik

Foruzaingoak bost pertsona salatu zituen, hain zuzen, iragan asteburuan (abuztuaren 5etik 7ra), Ultzamako haranaren parke mikologikoan perretxikoak eta onddoak biltzeagatik; izan ere, baimen eta mugei buruzko arautegia urratu zuten.

Salaketa horien ondorioz, Elizondoko Komisariako agenteek zazpi kilo onddo konfiskatu zituzten. Ultzamako haraneko udala izango da salaketa horiek bideratu dituena, barrutiaren jabea baita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa