Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kulturako zuzendari orokorrak, Ana Zabaleguik, zuzenean ikusi du, gaur, Nafarroako Liburutegiak egindako jarduera
Programaren kartela.
(
irudia handitu
)
41 neska-mutilek parte hartu dute Nafarroako Gobernuak antolatu duen "Biblioteca de los genios" haurrentzako tailerrean, abuztuaren 8tik 11ra bitartean, Nafarroako Liburutegi Orokorrean. Horren helburua, jolasaren eta esperientziaren bidez kontzeptu zientifikoak ikastea da. Haur askok lau saioetan parte hartu dute, hala ere, edukien maila dela eta, adin-taldetan banatu dira: 6-11 urtekoak eta 8-11 urtekoak.
Kulturako zuzendari nagusiak, Ana Zabaleguik, zuzenean ikusi du gaur egindako azken saioa, Einsteini eta haren Erlatibitatearen Legeari buruzkoa izandakoa.
Tailerra doan egin da haur Liburutegian, eta ordubeteko lau saio izan ditu, Arkimedesen, Galileorean, Newtonen eta Einsteinen ekarpenak ezagutzeko.
Astelehenean, uztailak 8, 8 eta 11 urte arteko 24 neska-mutilek Arkimedes, haren printzipio ezaguna, bolumen eta espazioko funtsezko kontzeptuak ikasi zituzten; polea-sistema erabili zuten eta mota horretako sistemekin pisuak nola jaso daitezkeen aztertu zuten.
Asteartean 6 eta 9 urte arteko 23 partaide izan ziren. Galileoren historia, haren ekarpen handiak eta jatorrizko pentsamenduari eusteak duen garrantzia ezagutu zuten.
Asteazkenean, beste 23 ikaslek parte hartu zuten Newtonen tailerrean, mugimenduaren 3. legea eta akzio-erreakzio teoria ezagutzeko; suzirien bidez erakutsi zuten.
Azkenik, gaur, osteguna, 27 neska-mutilek parte hartu dute Einsteinen erlatibitatearen teoria ezagutzeko saioan.
Tailerrarekin batera, haurrentzako liburutegiak erakusketa bat ere egin du, zientziari buruzko 50 libururekin, besteak beste: "Érase una vez la ciencia", "El ladrón de cerebros", "Todo sobre Einstein", "Los descubrimientos", "Los diez experimentos más hermosos", "El prisma y el péndulo". "Einstein: su vida y su universo", "Mentes maravillosas que cambian el universo", eta aste honetan, kontsultatzeko erakutsi diren antzeko liburuak. Gainera, bihartik aurrera, mailegatuko dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen