(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

55 herrik ezingo dute obra berriak egiten hasi, zorpetu daitezkeela egiaztatu arte asteartea, 2011.eko abuztuak 2


Nafarroako Gobernua, gainera, obrak dagoeneko hasita dituzten beste 30 herriren espedienteak aztertzen ari da


Guztira, 55 toki entitatek ezingo dute obra berriak egite hasi, harik eta zorpetu daitezkeela egiaztatu arte. Gainera, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua obrak dagoeneko hasita dituzten beste 30 herriren espedienteak aztertzen ari da.

Era horretan, egiaztatu nahi da zorpetzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten toki erakundeek, Gobernu Zentralak 12/2010 Foru Legearen aurka sustatutako konstituzio-kontrakotasuneko helegitea izapidetzeko onartu eta gero; Foru Lege horren bidez, defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak egokitu dira Nafarroarentzat.

Egoera horrekin, legea denboraldi baterako eten da. Lege horren bidez, Nafarroako toki erakundeek zorpetzeko aukera zuten inbertsioak egiteko, foru Exekutiboaren aldez aurreko baimenarekin, eta estatu arauaren aplikazio gehigarrirako.

Horrela, toki erakundeek, zorpetu ahal izateko, egun, ondorengo baldintzak bete behar dituzte: alde batetik, 2010 ekitaldia aurrezki garbi positiboarekin likidatzea eta hori behar adinakoa izatea hitzartuko diren maileguen finantza-zamari aurre egiteko; eta, bestetik, erakundearen zor biziak, hitzartu beharreko mailegu berriak barne, likidatutako sarrera arrunten %75 ez gainditzea.

Testuinguru horretan, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuak ateratako ofizioan toki erakundeei ohartarazi zaie obra berririk ez hasteko, Departamentuak maileguak sinatzeko oniritzia eman baino lehen.

Gainera, toki erakundeek ezarritako baldintzak betetzen dituzten egiaztatzen ari dira. 55 toki erakundek aurreikusitako obrak hasi gabe dituzte, eta horietarako 7,2 milioi euroko maileguak behar dituzte. Horietatik 30ek zor bizia dute, 2010ean sarreren %100 gainditu duena.

Modu berean, beste 30 entitatek obrak dagoeneko hasita dituzte, eta horietarako 2,6 milioi euroko maileguak behar dira. Haien kontuak aztertzen ari dira zorpetu daitezkeen jakin ahal izateko. Ezin badira zorpetu, irtenbide bat bilatuko da espedientez espediente. 30 herritatik 18tan Udalaren zor biziak sarreren %100 gainditu du 2010. urtean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa