(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berriozarko ikastetxe publikoa bi ikastetxek osatuko dute datorren ikasturtean 


astelehena, 2011.eko ekainak 27


Mendialdea I ikastetxeak A eta G (gaztelaniaz) ereduetako ikasleak hartuko ditu eta Mendialdea II ikastetxeak D eredukoak (euskaraz)


Berriozarko Mendialdea Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa bitan banatuko da datorren 2011-2012 ikasturtean. Lehenengoa, Mendialdea I, A (gaztelaniaz, euskara ikasgai gisa) eta G (gaztelaniaz) ereduetako ikasleentzat izango da. Bigarrenak, Mendialdea II ikastetxeak, D ereduan (euskaraz, gaztelania ikasgai gisa) emango ditu eskolak.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, erabaki du oraingo ikastetxe publikoa desegin (ondorioak 2011ko ekinaren 30etik aurrera) eta Mendialdea I eta Mendialdea II ikastetxe publikoak sortzea (ondorioak 2011ko uztailaren 1etik aurrera) oraingo ikastetxea dagoen lekuan (Berriozar etorbidea, zk.g.). Bi ikastetxeen izena behin-behinekoa da.

Aurrez, Nafarroako Eskola Kontseiluak espedientearen aldeko txostena egin du eta irakasleen sindikatuko ordezkariei jakinarazi zaie.

Ikastetxe bakoitza, gehienez ere, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko (3-6 urte artean) 225 ikaslerentzako lekua duten bederatzi unitatek eta, gehienez ere, Lehen Hezkuntzako (6-12 urte artean) 450 ikaslerentzako lekua duten hemezortzi unitatek osatuko dute. A eta G ereduetako oraingo ikasleak Mendialdea I ikastetxe publikora atxikiko dira eta D eredukoak Mendialdea II ikastetxera.

Bestalde, oraingo ikastetxea desegiteak ukitzen dituen eta ikastetxe horretan behin betiko dauden irakasleak ikastetxe berrietara atxikiko dira lanpostuko antzinatasuna galdu gabe. Foru Erkidegoko Administrazioaren mendekoak eta irakasle ez diren langileen lanpostuak ere atxikiko dira.

Ikastetxe berriak Nafarroako ikastetxe publikoen sarean barne hartuko dira. Zehazki, "Iruña-Txantrea" 13. barrutira gehituko dira, Berriozarko DBHIko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpiguneko Lehen Hezkuntzako gunean; Mendialdea I ikastetxearen kasuan, Iruñeko Padre Moret institutuko Bigarren Hezkuntzako gunera eta, Mendialdea II ikastetxearen kasuan, Iruñeko Eunate institutukora.

Bi ikastetxeek garraio eta jantoki zerbitzuak partekatuko dituztenez, zerbitzu bakoitza modu egokian eskaintzeko koordinatu egin beharko dira.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa