Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kultura eta Turismo Departamentuak Sustapen Ministerioari zigiluak ateratzeko eskatu dio
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Sustapen Ministerioko idazkariordeari bi oroitzapen-zigilu ateratzeko eskatu dio, bata Navas de Tolosako Guduaren VIII. mendeurrenekoa, eta bestea Nafarroa Gaztelako Koroaren mende gelditu zen dataren V. mendeurrenekoa. Lehenengoan Nafarroako Jauregian dagoen tapizaren zati bat ikusiko da, Antso VII.a Azkarra erregea protagonista dela. Bigarrenean Nafarroako 1512ko mapa ikusiko da. Bi zigiluek 2012ko urtarriletik aurrera zirkulazioan jarriko dituen Ministerioaren onespena dute.
Zigilu horiek abian jartzea 2012an Navas de Tolosako Guduaren VIII. mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan sartzen da. Tradizioaren arabera, gertaera horretatik dator Nafarroako armarriak kateak eta Muhammad An-Nasir-en esmeralda izatea, kristauek Miramamolín deitzen zutena; era berean, Gaztelako tropek Nafarroa konkistatu zuten dataren V. mendeurrena ospatzen da. Konkista horren bidez, Espainiaren batasuna itxi zen, gaur egun ezagutzen dugun moduan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen