(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapeneko Departamentuak Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluarekin hitzarmena sinatu du ostirala, 2011.eko maiatzak 27


Nafarroako Gobernuak 15. Urteurreneko Sustapen Plana eta produktuak ziurtatzeko prozesuaren digitalizazioa diruz lagunduko ditu


Sanzberro eta Bienzobas

Sanzberro kontseilaria eta Carlos Bienzobas, CPAENeko lehendakaria. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak lankidetza-hitzarmena sinatu du

Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluarekin (CPAEN-NNPEK) . Hori dela bide, Nafarroako Gobernuak aurten 70.000 euro emango ditu Kontseiluaren jarduerak diruz laguntzeko.

Hitzarmena Jesús María Echeverría Azcona Landa Garapeneko zuzendari nagusiak eta Carlos Bienzobas Aznar Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluaren ordezkariak sinatu dute, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria aurrean zela.

Hitzarmen honen bidez diruz lagunduko diren Kontseiluko jarduerak bi taldetan biltzen dira: 1) 15. Urteurreneko Sustapen Plana (40.000 euro), ekitaldi nagusi moduan 7. Aste Ekologikoa duena; eta 2) produktu ekologikoen kontrol- eta ziurtatze-prozesua on line digitalizatzea (30.000 euro).

Landa Garapeneko Departamentuaren ustez, beharrezkoa da nekazaritza ekologikoaren zigilua duten nekazaritzako elikagaien sustapen-neurriak indartzea. Horrez gain, Departamentuko erantzukizunen artean, EE 834/2007 eta 889/2008 Araudietan ezarritako produktu ekologikoak kontrolatzeko sistema aplikatzen dela bermatu behar da, ekoizpen ekologikoaren sistemen gaineko ezagutza eta aplikazioa hedatu behar dira eta produktu ekologikoen eragileen gaineko kontrol-araubidearen inguruan ebatzi behar da.

Ildo horretatik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren arabera, beharrezkoa da Kontseiluaren egokitze-prozesua abian jartzea, ekoizpen-prozesuen gardentasuna eta kontsumitzaileen konfiantza bermatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa