(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Haur Hezkuntzako eraikin berria inauguratu du Corellako ikastetxe publikoan ostirala, 2011.eko maiatzak 27


Jardun horren bidez, 1,8 milioi euroko inbertsioa eginda, pista estalia sortu da eta egon dauden patioak hobetu dira


Sanz Lehendakaria, Corellako ikastetxe publikoaren gela batean. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Nafarroako jarduneko Lehendakariak Corellako ikastetxe publikoaren zabalkuntza eta hobekuntza lanak inauguratu ditu gaur. Jardun horien bidez, 3 eta 6 urte bitarteko ikasleentzako –Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa- eraikin berria egin da eta egon dauden patioak zaharberritu dira. Lanak Nafarroa 2012 Planera bildu dira eta horiek egiteko 1.793.966 euroko inbertsioa egin da.

Ekitaldi horretan, Lehendakariaz gain, hurrengo hauek egon dira: Alberto Catalán jarduneko Hezkuntza kontseilaria; José Javier Navarro Corellako jarduneko alkatea; Pedro González Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako jarduneko zuzendari nagusia eta Jesús Gómez zentroko zuzendaria.

Sanz Lehendakariak hitzaldian nabarmendu duenez, "Nafarroa Espainiako batez bestekoaren gainetik dago, Europako herrialde aurreratuenen mailan ia-ia, hezkuntza-kalitateari dagokionez". Lehendakariaren esanetan, hori "ondo jardutearen eta adostasunaren emaitza da". Ildo horretatik, Nafarroa 2012 Planaren barruan ikastetxeak eta institutuak eraikitzeko 85 milioi euro inbertitu direla gogorarazi da.

Eraikin berriak, behe solairuarekin, 2.602 metro koadroko azalera eraikia du, eta horietatik 2.406 metro koadro erabilgarriak dira. Haur Hezkuntzako hamalau gela ditu, 60 metro koadro ingurukoak, eta biltegietarako eta komunetarako zuzeneko sarbidea. Erdi inguruan barruko jolas-patioa dago, 490 metro koadrokoa. Era berean, eraikinak 116 metro koadroko psikomotrizitate-gela, hizkuntza- eta informatika-gelak, bi laguntza-gela eta beste areto batzuk ditu, hala nola atezaintza, bulegoak, irakasleen gela, biltegiak eta komunak.


Corellako ikastetxe publikoaren kanpoaldea. ( irudia handitu )

Instalazio berriak maiatzaren hasieratik irekita daude eta Haur Hezkuntzako ikasleak hartzen dituzte. Orain arte, ikasle horiek Alhama institutuko ikasleen eraikin berean zeuden. Beraz, jardun horren bidez, 3 eta 12 urte bitarteko ikasleak inguru berean bateratu dira, Haur Hezkuntzakoak (223) eta Lehen Hezkuntzakoak (453).

Bestalde, 22x44 metroko pista estalia eraiki da, areto-futbolerako, saskibaloirako eta eskubaloirako, eta egon dauden patioak hobetu dira. Zehatz esanda, zoladura jarri da eta kirol-pistak markatu dira –areto-futboleko hiru, atletismoko bat, badmintoneko bat eta boleiboleko bat-. Horrez gain, haurrentzako jolasen ingurua eta lorategia egin dira, eserlekuekin eta zuhaitzekin. Guztira, jardunak 9.000 metro koadro hartu ditu.

Lanak 2010eko urritik 2011ko maiatzera egin dira. Proiektua Blasco Esparza y Asociados enpresak diseinatu zituen eta lanak Azysa Obras y Proyectos, SL gauzatu ditu. Jarduna "giltza eskuan" sistema erabiliz egin da, bi espediente bakar batean bilduta (proiektuaren idazketa eta lanak zuzendu eta gauzatzea), eta horri esker epeak laburtu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa