Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Medikuen Sindikatuak, 17 ordezkari lortuta, eta SATSEk, 15 ordezkari, osasun alorreko langileen boto gehien jaso dituzte
Sindikatu profesionalek ordezkarien erdiak baino gehiago lortu zituzten, atzo, asteazkena, Nafarroako Osasun Zerbitzuan egin ziren hauteskundeetan. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak gaur jakinarazi dituen behin-behineko emaitzen arabera, Nafarroako Medikuen Sindikatuak lortu du babesik handiena, 834 boto eta 17 ordezkari eskuratu ondoren. Horren atzetik, SATSE erizaintzako sindikatuak 962 boto eta 15 ordezkari lortu ditu Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Nafarroako Mendekotasun Agentzian beste ordezkari bat du).
Guztira, sektore horretako funtzionarioek 59 ordezkari hautatu zituzten eta lan kontratudun langileek 13. Medikuen Sindikatuaren eta SATSEren atzetik, hauek izan dira boto gehien jaso dituztenak: LABek 13 ordezkari eta 872 boto, ELAk 8 ordezkari eta 547 boto, UGTk 5 ordezkari eta 343 boto, CCOOk 5 ordezkari eta 331 boto, USAEk 4 ordezkari eta 332 boto eta SPAk 4 ordezkari eta 273 bot.
Hauteskundeetara deitu diren 10.941 enplegatutatik 5.111k eman dute botoa, hau da, % 46,7k.
Funtzionarioek (10.491 langile) gehien bozkatu duten sindikatua SATSE izan da, 13 ordezkari lortuta. Horren atzetik geratu dira LAB (12), SMN (10) eta ELA (7). Lan kontratudun langileen kasuan (807 langile), SMNk eskuratu ditu ordezkari gehien (7), eta ondoren SATSEk (2). Gainerakoei dagokienez (AFAPNA, CCOO, ELA eta LAB), aldiz, bakoitzak ordezkari bana lortu du.
Emaitza orokorrak
Hauteskundeetara deitu dituzten alor guztietako akten zenbaketaren arabera, hau da, asteazkenean jakinarazi zen zenbaketa orokorraren luzapena dena, gehien bozkatu diren sindikatuak LAB (58 ordezkari), CCOO (47), ELA (39) eta UGT (25) izan dira. Lauak izango dira berriz ere Nafarroako Gobernuko funtzionarioen negoziazio mahaian, ordezkarien % 10 baino gehiago lortu dutelako edo, indarrean den araudiaren arabera, estatu mailan sindikaturik esanguratsuenak direlako.
Nafarroako Osasun Zerbitzuko datuak kontuan hartuta, hauteskunde sindikal hauetako partaidetza % 53 izan da. Administrazioko eta horren erakunde autonomoetako 14.177 enplegatuk bozkatu dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen