(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilaria izango da Ezintasunaren Nafarroako Batzordeko buru osteguna, 2011.eko maiatzak 19


Alor horretako elkarte batzuk partaide dituzten gizarte zerbitzuen programetarako Nafarroako Gobernuaren kontsultarako organoa da


Ezintasunaren Nafarroako Batzordea

García Malo kontseilaria da Ezintasunaren Nafarroako Batzordearen buru ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria izan da buru, gaur goizean, Ezintasunaren Nafarroako Batzordea eratzeko bileran. Organo hori Foru Administrazioko funtzionarioek eta ezintasunak dituzten pertsonen elkarteetako ordezkariek osatzen dute, eta bi aldeek kide kopuru bera dute.

Nafarroako Gobernuak ezintasunak dituzten pertsonentzako eskaintzen dituen laguntza programak antolatu eta burutzeko orduan izaten diren kontsultak egiteko batzordea da. 2010eko azaroan onetsi zen Ezintasunaren Plan Integraleko "gizarteko parte-hartzea" atalean dago jasota batzordearen eraketa. Organoaren osaera eta eskumenak 2011ko apirilaren 4ko foru dekretu batean daude araututa.

Gaur goizeko saioan, Ezintasunaren Behatokia ere eratu da, Batzordearen mendekoa izango dena, eta ezintasunen bat duten pertsonekin loturiko informazioa biltzeaz eta zabaltzeaz arduratuko da, baita alor horretan burutzen diren laguntzarako ekintzen jarraipena egiteko ere.

Batzordearen buru María Isabel García Malo Gizarte Gaietako kontseilaria da. Lehen presidenteordea Javier Miranda Erro da, Nafarroako elbarritu-ordezkarien batzordeko (Cormin) presidentea, eta bigarren presidenteordea Marta Álvarez Alonso, Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia.

Foru Erkidegoko Administrazioaren ordezkari hauek osatzen dute batzordea: Begoña Rodríguez Marcos Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak, Pilar Elcarte Elcarte ANDEPeko Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasuna Saihesteko alorreko zuzendariordeak, José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, Mª Luz Munárriz Desojok, Carmen Garde Gardek eta Jesús Mª García Antón Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidenteak.

Corminen izenean, hauek dira batzordeko kideak: Javier Lagunas, Mª Antonia Alonso Medrano, Valentín Fortún Arriezu, Miguel Garayoa Elía, Blanca Idoate Iribarren, Francisco Fernández Nistal eta Belén Mateo Esteban.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa