Ikusi egun honetako albiste gehiago
199.000 euroko diru-laguntza onetsi dute Nafarroan turismoko marketinerako jarduerak burutzeko
asteazkena, 2011.eko maiatzak 18
2010eko urritik 2011ko irailera arte jarduerak burutu dituzten edo burutuko dituzten turismo elkarte, tokiko erakunde eta turismo partzuegoentzat izango da
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 2010eko urriaren 1etik 2011ko irailaren 30era turismko marketinerako jarduerak burutu dituzten edo burutuko dituzten turismo elkarte, tokiko erakunde eta turismo partzuergoentzako diru-laguntzen deialdi bat onetsi du. Hemendik gutxira irekiko dute eskaerak aurkezteko epea.
Diru-laguntzak 199.000 eurokoak dira; horietatik 174.000 euro elkarteentzat eta 25.000 euro tokiko erakunde eta partzuergoentzat izango dira.
Deialdia lehiaketa bidez ebatziko da eta proportzionalki banatuko da zenbatekoa.
Elkarteen kasuan, deialdiak honako jarduera hauek barne hartzen ditu: azoka eta aurkezpen turistikoetara joatea, hedatzeko material turistikoa egitea, publizitatea egiteko eta turismoa garatzeko kanpainak, eta webguneak eta on line diren marketing ekintzak hobetzea.
Tokiko erakundeei eta turismo partzuergoei dagokienez, herriari, eragin eremuari edo Nafarroari buruzko turismo informaziorako guneak abian jartzeko diru-laguntza emango da.
Eskaerak Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan aurkeztu beharko dira deialdia Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Eskaera orria Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuan eta Interneteko helbide honetan lortu ahal izango da:
http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/. Eskaerak Internet bidez ere aurkeztu ahal izango dira Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoko fitxa egokiaren bidez. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da identifikatzeko.
Prentsa oharra:
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen