(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarrei arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
Uztailaren 1etik abuztuaren 15era, astelehenetik ostiralera, 8ak eta 15ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Hedabideei arreta
Telefonoa: 848 426700
Posta-elektronikoa: prensa@navarra.es
Carlos III Etorb. 2
31002 Iruña
Ordutegia
Uztailaren 17tik abuztuaren 31era, biak barne, astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 14:30ak artean (jai egunak izan ezik).

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2020rako Nafarroako III. Energia Plana baimendu dute, energia-sistema lehiakor, seguru eta jasangarriagoaren aldeko apustua egiten duen plana alegia

astelehena, 2011.eko maiatzak 9


Gobernuak Planaren behin betiko testua onetsi du gaur. Planaren asmoa egungo energia berriztagarrien potentzia % 63 handitzea da, 986 milioi euro inbertituko dira eta 6.300 enplegu sortuko ditu.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2020rako Nafarroako Energia Plana onestea erabaki du Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak Ingurumen Eraginaren Azterlana behar bestekoa dela iritzi ondoren.  Agiri horrek Foru Erkidegoko energia-politiken plangintza egingo du datozen 10 urteetan eta energia-sistema lehiakor, seguru eta jasangarriagoaren aldeko apustua egingo du. 

Nafarroako Gobernuak 2020rako Nafarroako Energia Plana onestea erabaki du Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak Ingurumen Eraginaren Azterlana behar bestekoa dela iritzi ondoren.  Agiri horrek Foru Erkidegoko energia-politiken plangintza egingo du datozen 10 urteetan eta energia-sistema lehiakor, seguru eta jasangarriagoaren aldeko apustua egingo du. 

Planean adierazitakoaren arabera, Foru Erkidegoak 177 milioi euro bideratuko ditu 986,1 milioi euroko inbertsio osotik plana abiarazteko.  Zenbateko horren % 52,7 aurrezte neurrietarako eta energia-eraginkortasunerako erabiliko da eta gainerakoa sistema elektrikoan eta gas sisteman egindako jardunetara edo sorkuntza instalazio berrietarako.  Proiektua zabalik egon da martxoan jendeak parte hartu dezan. Aurreikuspenen arabera, energia berriztagarrien potentzia % 63 areagotu eta 6.300 enplegu sortuko dira.
 
 
Plana sortu ondoren, planak ukitzen dituen arloetan eskudunak diren departamentu guztiei kontsulta egin zitzaien eta haiek hainbat ekarpen egin zituzten haien jarduera eremuetan; ekarpen horiek behin betiko agirian daude jasota.

Horren ostean, planaren berri eman zitzaion jendeari, baita planak ingurumenean izango duen eraginaren inguruko azterlanaren berri ere. Aldi berean, martxoaren 3an, Nafarroako Gobernuak herritarrek parte hartzeko prozesuaren irekiera jakinarazi zuen. Hortaz, apirilaren 6ra arte, interesa izan zuten pertsona, enpresa eta erakundeek beraien proposamenak mahaigaineratu ahal izan zituzten planaren eta azterlanaren edukiak osatzeko. Horretarako, parte hartzeko 4 bide ezarri ziren: posta elektronikoa, departamentuko webgunean eskura dagoen parte hartze publikoaren fitxa, jendeari plana erakusteko prozesuko alegazio ofizialak eta Iruñean, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Zangozan egin ziren eskualdekako informazio bilerak. Azken horiek udalei, enpresei eta, oro har, jendeari zuzendurikoak izan ziren.

Jendeari planaren inguruan jakinarazteko prozeduran 16 alegazio aurkeztu zituzten. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuak alegazio horiek aztertu eta erantzuna eman zien. Alegaziootan proposatu ziren hainbat alderdi behin betiko bertsioan gehitu zituzten.

Jendeari jakinarazteko eta parte hartzeko prozesua amaitu ondoren, Planaren Ingurumen Eraginaren Adierazpena igorri eta agiria onetsi zen. Gaur hartutako erabakiaren bidez, Gobernuak alderdi horiek bete ditu.

2020rako Nafarroako Energia Planaren ekintza ildoak 

2020rako Nafarroako Energia Plan berriaren helburu nagusia honako hau da: Energiaren ekoizpenaren, eraldaketaren eta kontsumoaren bidez Nafarroaren jasangarritasuna areagotzea, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren esparruan.

Helburu nagusi horrek energiarekin loturiko hiru helburu kualitatibo ditu oinarri: energiaren kontsumo eraginkorra sustatzea, haren kudeaketa burutsua lortzeko bidean aurrera egitea eta energiaren ekoizpen berriztagarria bultzatzea. Helburu kualitatibo horiek, halaber, ondorengo helburu kuantitatiboak dituzte: lehen mailako energiaren autohornikuntza % 21 baino gehiago handitzea, energia berriztagarrien bidez kontsumitzen den elektrizitatea baino % 10 gehiago sortzea, 2009rekin alderatuta amaierako energia-intentsitatea % 18 murriztea, amaierako energia-kontsumoa per capita biztanleko 3 tpb baino gehiago ez izatea urtero eta Europar Batasunak 2020rako ezarritako helburuak gainditzea energiaren amaierako kontsumo gordinean energia berriztagarrien kuota % 32 (EBren helburua % 20 da), garraioan energiaren amaierako kontsumoan iturri berriztagaietatik datorren energiaren kuota % 12 (EBren helburua % 10 da) eta, joerari dagokionez, lehen mailako energiaren kontsumoa % 31 murriztea lortuz, esportatzen den elektrizitatea ekoizteko behar den kontsumoa kontuan hartu gabe (EBren helburua % 20 da).

Helburu kualitatibo horiek, halaber, ondorengo helburu kuantitatiboak dituzte:

• Lehen mailako energiaren autohornikuntza % 21 baino gehiago areagotzea.
• Energia berriztagarrien bidez, kontsumitzen den elektrizitatea baino % 10 gehiago sortzea.
• 2009rekin alderatuta, amaierako energia-intentsitatea % 18 murriztea.
• Amaierako energia kontsumoa per capita biztanleko 3 tpb baino gehiago ez izatea urtero.
• Europar Batasunak 2020rako ezarritako helburuak gainditzea: 
    - Energiaren amaierako kontsumo gordinean energia berriztagarrien kuota % 32 izatea lortzea (EBren helburua % 20 da). 
    - Garraioan energiaren amaierako kontsumoan iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren kuota % 12 izatea lortzea (EBren helburua % 10 da). 
    - Lehen mailako energiaren kontsumoa % 31 murriztea (esportatzen den elektrizitatea ekoizteko behar den kontsumoa kontuan hartu gabe) joerari dagokionez (EBren helburua % 20 da).

Azkenik, 2020rako Nafarroako Energia Plana burutzeari esker, Nafarroako garapen ekonomikoaren eredu berriarekin (Moderna Plana) bat datozen eta ondoren azaltzen diren helburu sozioekonomikoak lortu ahal izango dira. Moderna Planari esker ere ezarritako adierazleetarako helburu diren balioak lortu ahal izango dira:

• Ekonomia berdea indartzea (Moderna Planaren hiru oinarri nagusienetako bat), energia berriztagarrien sektorean Nafarroak duen lidergoa bermatzea eta energia-eraginkortasunaren alorrean Nafarroa erreferente bihurtzea. 
• nergiaren sektorean enplegua eta enpresak mantentzea eta sortzea, bai finkatutako alorretan bai ekoizpen berriztagarria, kudeaketa burutsua eta energiaren kontsumo eraginkorra bezalako alor berrietan.
• Gizarte osoa 2020rako Nafarroako Energia Planeko helburuak lortzera bultzatzea, horiei lotuta baitaude gizartearentzako, ekonomiarentzako eta ingurumenarentzako onurak. 

Planak garatu beharreko ildo eta neurri batzuk zehazten ditu; horien helburua energia aurreztea eta aintzat hartutako sektore bakoitzaren kontsumoa eraginkorragoa izatea lortzea da. Nabarmentzekoak dira sektoreetan aplikatuko diren ondorengo neurriak:

• Nekazaritza: Energiaren inguruko ikuskaritzak eta UNE-EN 16001araua ezartzea, energia-eraginkortasunean inbertitzea, energia-teknologia jasangarriak sustatzea eta trebakuntza.
• Industria: Energiaren inguruko ikuskaritzak eta UNE-EN 16001araua ezartzea, energia-eraginkortasunean industriako inbertsioak egitea eta energia-teknologia jasangarrien zerrenda.
• Garraioa: VEN Plana (Nafarroan ibilgailu elektrikoa ezartzeko), erakundeentzako garraio planak, mugikortasun kudeatzaileak, errepideko talde garraioa sustatzea, tren bidezko taldeko garraioa sustatzea, eraginkortasunez gidatzeko ikastaroak eta ibilgailuen parkea berritzea eta garraioen eta logistikaren sektoreko enpresei "zigilu berdea" jartzea.
• Administrazioa eta zerbitzu publikoak: Energia-zerbitzuak bultzatzeko plana, energia-birgaitzea eta eraikin publikoetan isolamendu termikoa hobetzea eta instalazio termikoetako eraginkortasun hobetzea, energia berriztagarrien instalazioei diru-laguntzak ematea, argiteria publikoaren ikuskaritzak, argiteria publikoaren energia-eraginkortasuna eta trebakuntza.
• Etxeko sektorea, merkataritza eta zerbitzuak: araudia eta promozio publikoak, energia-zerbitzuen bultzada, energia-birgaitzea: isolamendu termikoa hobetzea eta instalazio termikoen eraginkortasuna hobetzea, dauden eraikinen energia-ziurtapena, energien inguruko ikuskaritzak eta UNE-EN 16001 araua ezartzea, energia berriztagarrien instalazioetarako diru-laguntzak, trebakuntza eta gizartearen sentsibilizazioa.

Energia elektriko berriztagarria ekoizteari dagokionez, sektore eolikoan handituko da potentzia batez ere, 2020rako Nafarroako III. Energia Planak indarra 652,4 MW handitzea aurreikusi baitu, leku berrietan nagusiki. Gaur egun dauden parke eolikoei potentzia handiagoa emateko ez dira betetzen baldintza egokiak, Planaren indarraldiaren amaierara arte behintzat.

Gainerako teknologiei dagokienez, plana indarrean den bitartean, Nafarroako Kanaleko zentralean 20 MW energia hidrauliko eta Garesko zentralean 12,6 MW energia minihidrauliko abian jartzea aurreikusi da, baita 58 MW eguzki energia fotovoltaiko, 50 MW eguzki energia termoelektriko, 48,9 MW baterako sorkuntzako gas natural eta, azkenik, biomasaren potentzia 45 MW handitzea aurreikusi da eta biogasarena 14,5 MW.

Garraioei eta energiaren banaketari erreparatuta, honako hauetarako azpiegitura batzuk eraikitzeko plangintza egin da:

• Biztanle guztiei energia-hornikuntza bermatzea, segurtasunari eta kalitateari dagokienez, eta, hala, Nafarroaren garapenean ez da oztoporik izango, batez ere, landagune jakin batzuetan.
• Penintsulako sistema elektrikoarekiko lotura handiagoa bermatzea, energia-soberakinak gure sorkuntza instalazioetatik kanporatzea zein garrantzitsuak diren etorkizuneko kontsumo guneak hornitzea bermatzeko. Hobe da linea horien tentsioa ahalik altuena izatea galerak murrizteko.
• Gas naturala banatzeko sareetarako sarbidea handitzea behar besteko estaldura emateko biztanleria pila daitekeen eta/edo jarduera ekonomiko nabarmena izan dezaketen guneetan.
• Elektrizitatearen sorrera banatua indartzea, elektrizitatearen ekoizpena kontsumo guneetara hurbilduz. Hala, galerak eta garraiobide berrien premia murrizten da eta energia berriztagarriak sistema elektrikoan hobeto integratzea errazten da.

Aipatu beharra dago, Planean jasotzen diren eta gastuak egitea eskatzen duten neurriak Gobernuko plangintza ekonomikoarekin eta ekitaldi bakoitzeko aurrekontuan erabil daitekeenarekin bat etorriz beteko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa