(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak José Lázaro Galdiano Saria TF Editores argitaletxeari eman dio osteguna, 2011.eko maiatzak 5


3.000 euroko saria Sonia Sánchezek eta Paco Lacastak diseinatutako "Ismael Smith, Cuaderno de Paris" lanarengatik eman diete


Sanz Lehendakaria, Mapfreko ordezkaria eta Titto Ferreira editorea.

Sanz Lehendakaria, Mapfreko ordezkaria eta Titto Ferreira editorea. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak José Lázaro Galdiano Edizio Saria TF Editores argitaletxeari eman dio, "Ismael Smith. Cuaderno de París" lanarengatik.

Saria jaso dute Titto Ferreira TF Editores taldeko lehendakariak eta Daniel Restrepo Mapfre Fundazioko Kultura Institutuko zuzendariak. Hain zuzen ere, enpresa horrek enkargatu zuen saritutako lana, liburuari izena ematen dion artista katalanaren marrazkien erakusketa baten katalogo moduan.

3.000 euroko saria Nafarroako Liburutegi Nagusiko eta Filmotekako erakusketa-aretoan eman du Lehendakariak. Ekitaldian Juan Ramón Corpas Kultura kontseilaria ere egon da.

José Lázaro Galdiano Edizio Saria argitalpen-lana baloratzera bideratutako sari bakanetako bat da. Nafarroako Gobernuak, Beireko Udalak, Lázaro Galdiano Fundazioak eta Madrilgo Nafarroako Kultura Elkarteak sortu zuten, arteari buruzko ikerketa historikoa eta saiakera-ikerketa egiten duten liburuen edizioan kalitate formala aitortzeko. Sariaren izenaren bidez, José Lázaro editore eta bibliofiloari omenaldia egin nahi zaio. Lázaro Beiren (Nafarroa) jaio zen eta "La España Moderna" XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehen hamarkadetako argitaletxe garrantzitsuenaren fundatzailea eta zuzendaria izan zen.


Saria emateko ekitaldira hurbildu diren agintariak.

Saria emateko ekitaldira hurbildu diren agintariak. ( irudia handitu )

Saritutako liburuan, "Ismael Smith. Cuaderno de París", Ismael Smith (1886-1972) artista katalanaren

ehun marrazki baino gehiago daude, Belle Epoqueko handitasuna eta dotoretasuna erakusten dutenak. 176 orrialde ditu 16’8 x 22’2 cm formatuan, eta azal gogorrean koadernatuta dago. 140 irudi ditu eta Sonia Sánchezek eta Paco Lacastak diseinatu dute.

Epaimahaiaren ustez, lanean osagai guztiak ezin hobeto integratuta daude: papera, tipografia, marjinak, erreprodukzioen kalitatea, azalak eta formatua, betiere, azken ideia bat xede izanda, hau da, artistaren kuadernoa erreproduzitzea.

Sanz Lehendakariak José Lázaro Galdianoren "kultura- eta dibulgazio-espiritu handia" eta editore moduan zuzenbideari, soziologiari eta nazioarteko errealitateari buruz utzi dituen lanen ondarea azpimarratu ditu. Horrez gain, Lehendakariak esan du editorearen ohorez sustatutako saria erreferentzia bihurtzea nahi duela argitalpen-sektorean, eta Galdiano Fundazioaren, Beireko Udalaren eta Foru Gobernuaren arteko lankidetzak denboran irautea nahi duela.

Hirugarren edizioan 26 liburu aurkeztu dira, guztiak Espainian argitaratuak. Aurkeztutako hautagaien artean, testuen, formatuen eta diseinuen aniztasun handia nabarmendu behar da, batez ere erakusketen katalogoak, estetikari eta arteari buruzko saiakerak, liburu instituzionalak eta bestelakoak.

Beste saritu batzuk

2009ko lehenengo edizioan Murcia Ahora argitaletxearen Colecciones de Bibliofilia saileko "El bebedor de lágrimas" liburua saritu zuten. Epaimahaiaren ustez, lan horrek oso ondo bateratu zituen testu poetikoa, artista grafikoa eta estanpazio serigrafiko bikainak, argitalpen-kalitate handiko liburukian. Bigarren edizioan, 2010ean, saria hutsik geratu zen, aurkeztutako lanek ez zituzten-eta bildu eskatzeko moduko gutxieneko kalitate-irizpideak.

2011ko edizioko epaimahaia hurrengo hauek osatu dute: Pedro Lozano Úriz Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari nagusia; Ricardo Pita Nafarroako Argitalpen eta Proiekzio Zerbitzuko burua; Javier Manzanos Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Ataleko burua; Sergio Fresán Beireko alkatea; Elena Hernando Lázaro Galdiano Fundazioko zuzendaria; Inmaculada Alegría Lizarzu Madrilgo Nafarroako Kultura Elkarteko kidea; Emilio Echavarren Urtasun, Nafarroako Kultura Kontseiluko kide moduan, eta Juan Antonio Yeves Andrés Lázaro Galdiano Fundazioko Liburutegiko burua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente Miguel Sanz
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa