(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak 2010ean 1,8 milioi euroko superabita lortu zuen asteartea, 2011.eko apirilak 19


Entitateak 5,75 milioi euroko gastuak gauzatu zituen eta 7,6 milioiko finantzaketa jaso zuen, Toki Inbertsioen Planetik eta partzuergoaren tasatik


Nafarroako Hondakinen Partzuergoak, Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilaria buru dela, iaz 1.870.435 euroko superabita lortu zuen, entitate horretako zuzendaritza-kontseiluak gaur onetsitako kontuetan jasotakoaren arabera. 5.755.082 euroko gastuak egin ziren, eta horien finantzaketari 2009-2012 Toki Inbertsioen Planeko ekarpenarekin eta partzuergoaren tasarekin egin zaio aurre, 7.625.517 euro bildu baitziren guztira. Emaitza hori lortu da Iparraldeko Transferentzia Estaziorako aurreikusitako inbertsioa, Donezteben, gauzatu ez delako. Estazio hori eraikitze-prozesuan dago, 2012an operatibo egongo da eta iparraldeko mankomunitateei zerbitzua emango die: Bortziriak, Malerreka eta Baztango Udala.

Partzuergoaren tasari dagokionez, 2011. urterako 44,50 eurokoa da familia eta urte bakoitzeko. Modu horretan bildutako diruari esker, tratamendu-zentroetatik oro urrun dauden mankomunitate batzuek garraioan izandako gainkostuei aurre egiten zaie, eta gainera, zentroetako tratamendu-prozesuak bideragarri egiten dira. Azken finean, sistema ekitatiboa erabiltzaile guztientzat, araudiko eskakizunak modu eraginkorrean betetzea ahalbidetzen duena.

Bilera horretan, partzuergoaren jardueraren balantzea egin da. Ildo horretatik, hondakinak garraiatzeko prozesuari lotutako beharrizan logistikoak konpontzeko bi transferentzia-estazio eraiki direla adierazi da, bata Zangozan (Ezka-Zaraitzu, Bidausi, 10. gunea eta Zangoza mankomunitateei zerbitzua ematen diena) eta bestea Tafallan (Mairaga eta Izarbeibar mankomunitateei zerbitzua ematen diena), eta deskargatzeko bi kai, bata Arbizuko zabortegian (operatibo Sakana, Mendialdea eta Goi-Araxes mankomunitateetarako) eta bestea Azkoienen (Erribera Garaia mankomunitaterako). Horrez gain, Partzuergoak aurretik Lizarran zegoen estazioa erabiltzen du, Montejurrako mankomunitatearen jabetza dena.

Modu berean, antolaketa, teknika eta finantza sistema bat ezartzeari esker, partzuergoko mankomunitateetako hondakin gehienak (%77 2010ean) Erriberako Mankomunitateak kudeatzen duen Culebreteko tratamendu-zentrora eta Montejurrako Mankomunitateak kudeatzen duen Cárcargo tratamendu-zentrora garraiatu eta bertan behar den moduan tratatzen dira. Nafarroaren iparraldeko mankomunitate batzuetako hondakinak Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen duen Gongorako zabortegian uzten dira.

Azken lau urte hauetako estrategiari esker, gaur egun, partzuergoko mankomunitateetako herritarrek sortutako hondakinak modu biologikoan tratatzen dira zabortegian utzi aurretik. Modu horretan, hondakinen bolumena eta kutsatzeko potentziala asko murrizten dira. Horrek guztiak Europako Erkidegoko zuzentarauan finkatutakoari dagokionez Nafarroak jauzi kualitatibo handia egin duela esan nahi du.

Zabortegi zaharrak itxi eta berreskuratzea

Era berean, horri guztiari esker, mankomunitateek zabortegi zaharrak itxi eta berreskuratu dituzte. Aldi honetan, zabortegi hauek itxi dira: Aizpurgi (Ezka-Zaraitzuko mankomunitatea), La Celada-Zangoza (Zangozako mankomunitatea), Moratiel-Azkoien (Erribera Garaiko mankomunitatea), Urrotz (10. guneko mankomunitatea), Arbizu (Sakanako mankomunitatea, industria-jatorriko zaborretarako soilik) eta Gares (Izarbeibargo mankomunitatea). Zabortegi hauek ixtea proiektu-fasean dago: Romerales-Tafalla (Mairagako mankomunitatea) eta Ibardin-Bera (Bortzirietako mankomunitatea); kasu guztietan, jardunak Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan egin dira.

Une honetan hiru zabortegi daude operatibo Nafarroan: Gongorakoa, Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen duena, eta Culebreteko eta Cárcargo tratamendu-zentroei lotutakoak. Hiru zabortegiek beharrezko ingurumen-betekizunak betetzen dituzte eta, beraz, ingurumen-baimen integratua dute, aplikatzeko moduko araudiaren barruan. Nafarroako Gobernuak oraintsu onetsitako Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integratua 2010-2020 eta Europar Batasunak oraintsu onetsitako Hondakinen 2008/98 CE Esparru Zuzentaraua erronka teknologikoa eta kudeaketa-erronka dira Hondakinen Partzuergorako, alde batetik, partzuergora bildutako mankomunitateetako hondakinen tratamendua egiteko toki entitate eskuduna baita, eta bestetik, mankomunitateen kudeaketaren koordinatzailea baita hondakinen tratamenduari lotutako beste alderdi batzuetan, hala nola gai organikoak eta bestelakoak gaika biltzea eta prebentzio-programak.

Hondakinen Partzuergoa 2007ko maiatzean sortu zuen Toki Administrazioko Departamentuak eta hondakinak kudeatzen zituzten mankomunitateen talde batek, hiriko hondakinen tratamenduari konponbide homogeneoa emateko eta Nafarroako herritarrentzat formula ekitatiboa sortzeko, hori guztia arlo horretan indarrean zegoen araudia betetzeko. Gaur egun, hondakinen arloan eskumena duten mankomunitate guztiak partzuergoan sartuta daude, Iruñerriko mankomunitatea izan ezik. Nafarroako Gobernuak azken horrekin koordinazio-dinamika berezia du arlo horretan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa