(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Denda txikiak modernizatzeko programan izena emateko epea zabalik dago osteguna, 2011.eko apirilak 7


Nafarroako Gobernuak 130.000 euro bideratu ditu ekimen horretara


Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuaren bidez, 130.000 euro bideratu ditu Kabinete Tekniko Komertzialaren zerbitzu izeneko programaren

deialdi berria egiteko. Horren bidez, Foru Komunitateko txikizkako merkataritzaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetu nahi dira.

Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak bultzatu eta CEIN sozietate publikoak kudeatutako ekimen horretan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago eta datorren urriaren 31ra arte irekita egongo da.

Programa honetan, merkatariei negozioaren kudeaketa eta establezimenduaren barruko eta kanpoko irudia aztertzea eskaintzen zaie. Merkataritzaren egoerari buruzko azterlanaren emaitzak diagnosi indibidualizatuan jasotzen dira, eta horretan zenbait gomendio tekniko ematen dira dendak berritzeko eta hobetzeko.

Horrez gain, doako programa horrek langile teknikoek programari atxikitako establezimendu guztiei egindako gomendioen jarraipena eskaintzen du eta gomendio horiek ezartzeko diru-laguntzak lortzeko aukera eskaintzen du. Zerbitzuko jarduerak "Nafarroako Barne Merkataritza Modernizatzeko II. Plana 2008-2011" izenekoaren barruan sartzen dira.

CEINek kudeatutako Kabinete Tekniko Komertzialak, jarduerak gauzatzeko, hamar entitateren partaidetza du, "Nafarroako Langile Tekniko Komertzialen Sarean" sartzen direnak. Zerbitzuari buruzko informazioa eta aholkularitza ematen duten zentroak dira, eta entitate horietako talde teknikoek egiten dituzte diagnosiak.

Gaur egun, sare hau hurrengo hauek osatzen dute: Baja Montaña - Mendi Behera Elkartea, Cederna-Garalur Elkartea, Barañaingo Merkatarien Elkartea, Lizarrako Merkatarien Elkartea, La Campana Merkatarien Elkartea, TEDER Elkartea, Tuterako Udala, Erdialdeko Garapen Partzuergoa eta Nafarroako Denden Federazioa.

Kabinete Tekniko Komertziala 2005ean sortu zen Nafarroako txikizkako merkataritza modernizatzeko, errentagarriago eta lehiakorrago egiteko. Modu horretan, gizarte-eskaera berriei eta beste banaketa-formula batzuei aurre egiteko gai izango zen.

Aldi honetan, 200 denda inguruk hobekuntzak egin dituzte negozioaren alderdi zehatzetan, programaren aholkularitza zerbitzuari esker, bestek beste, hurrengo hauen inguruan: negozioaren kudeaketa, markaren irudia, aplikazio informatikoak, bezeroaren profila eta bezeroa leial bihurtzea, merchandising, lokalaren kokapena eta ingurua, etab.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa