(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2011ko lehen hiruhilekoan hildakoak izan dituzten trafiko istripuak % 45 murriztu dira astelehena, 2011.eko apirilak 4


Martxoaren amaierako datuen arabera, % 14 jaitsi da errepideko ezbeharren kopuru osoa


Saratsaten izan zen istripua

Martxoan Saratsaten izan zen istripua, hildako eta guzti (Itza ibarra) ( irudia handitu )

2011ko lehen hiruhilekoan % 45 egin du behera Nafarroako hiri barruko bideetan eta hiriartekoetan hildakoak izan dituzten istripuen kopuruak, Foru Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak egin duen behin-behineko balantzearen arabera. Guztira, urteko lehen hiru hilabeteetan bost hildako izan dira; pasa den urtean, garai berdinean, aldiz, bederatzi izan ziren hildakoak.

2011ean izan diren ezbeharretan hildakoetatik hiru Gobernuko errepide sarean jazo ziren istripuetan hil ziren eta bi hiri barruetan edo bestelako bideetan.  Pasa den urtean, garai berdinean, istripuetan hil ziren bederatzietatik zazpi Gobernuak kudeatzen dituen errepideetan izandako istripuetan hil ziren eta bi bestelako bideetan.

Martxoan bi heriotza zenbatu dira errepideko ezbeharretan; aldiz, 2010ean hiru izan ziren istripuetan hildakoak. Joan den martxoaren 4an Uharteko lagun bat hil zen gidatzen ari zen motorraren kontrola galdu eta, Tuteran, A-68 errepideko erdibiltzailearen aurka talka egin ondoren. Bigarren istripua N-240-A errepidean gertatu zen, Saratsaten (Itza ibarra). Martxoaren 27ko istripu hartan bi turismok aurrez aurre egin zuten talka eta lagun bat hil zen.

Joan den martxoaren 3an ere lagun bat hil zen otsailaren 25ean Iruñeko bizikleten bidean istripua izan ondoren. Hildako hori urteko bigarren hilabeteko balantzean jaso da.

Nafarroan erregistratu diren trafiko istripuen kopuruak beherako joera izan du bai ezbeharren kopuruari (martxoan % 14 egin du behera) bai ondorioei dagokienez ere, izan ere, azken hilabetean hiru zauritu larri gutxiago (% 37 gutxiago) eta bederatzi zauritu arin gutxiago izan dira (% 27 gutxiago) 2010eko hile berdinarekin alderatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa