(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Mendialdeko 63 establezimenduk kalitate turistikoaren konpromisoa hartzeagatiko diploma jaso dute
ostirala, 2011.eko apirilak 1


Establezimenduaren kalitatea oro har hobetzeko bitartekoa da, haren kudeaketa eta bezeroentzako arreta landuz


Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, Ultzama ibarrera (Larraintzar) joan da gaur goizean kalitate turistikoaren konpromisoa hartzeagatiko diplomak ematera. 2010ean sari hori JEEko (Jardunbide Egokien Eskuliburua) kalitatea kudeatzeko sistemaren aldeko apustua egin zuten 63 enpresak jaso zuten. Horren bereizgarria kalitate turistikoaren erreferentea da.

Ekitaldian Turismoko zuzendari nagusia, Carlos Erce, Ultzama ibarreko alkatea, Francisco Pérez, Cederna Garalur enpresako presidentea, Luis Gárate, eta Cederna Garalur enpresako zuzendari kudeatzailea, Esther Celaya, ere izan dira.

Jardunbide Egokien Eskuliburua Cederna Garalur enpresak garatu zuen Kultura eta Turismo Departamentuarekin elkarlanean eta Nafarroako Mendialderako kalitate planaren barruan. Eskuliburu hori establezimenduaren kalitatea oro har hobetzeko tresna da, kudeaketa eta bezeroentzako arreta landuz. Enpresa eta zerbitzu turistikoen kudeatzaileek eta arduradunek, horri esker, beren produktuaren edo zerbitzuaren kalitatea areagotzeko jarduera gida bat dute, eta ziurtagiri sistema batean sartzeko aukera ematen die.

JEE sistemaren bidez enpresa eta zerbitzu turistikoen kudeatzaileak eta arduradunak pixkanaka kalitatearen kulturan sartzen dira, hau da, bezeroaren gogobetetasuna handitzen dute, fidagarriago bihurtzen dira, langileen profesionaltasuna hobetzen dute, eguneroko lana eraginkorra izatea lortzen dute eta, horren ondorioz, Nafarroako Mendialdea helburu turistikoaren irudi ona ematen dute.
Diploma jaso duten 63 enpresak 2010ean zehar egin berriak izan dira edo berritu egin dituzte eta askotariko jardueretan aritzen dira, esate baterako, museoak, enpresa turistikoak, hostalak, jatetxeak, aterpetxeak, landetxeak, hotelak, saltokiak eta gune naturalak dira.

41 enpresak JEEren bereizgarria eta kalitatea hobetzearekin hartutako konpromisoa berritu dute eta 22 enpresa joan den urtean sartu dira sisteman. Jardunbide Egokien Eskuliburua ostatuei zein Nafarroako Mendialderako zerbitzuen enpresei ematen diete.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Empresas distinguidas con los manuales.doc
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa