(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zabalik da udal musika eskolen funtzionamendurako laguntzak eskatzeko epea ostirala, 2011.eko apirilak 1


Proposamenak apirilaren 18ra arte, astelehena, aurkeztu ahal izango dira


Nafarroako Gobernuak, aurten, 2.200.000 euroren diru-laguntza emango du udal musika eskolen mantentze lanen eta funtzionamendu gastuak ordaintzen laguntzeko. Eskaerak gaurtik hasita apirilaren 18ra arte, astelehena, aurkeztu ahal izango dira, biak barne.

Joan den matxoaren 23an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdian adierazitakoaren arabera, diru-laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte toki administrazioek eta horiei lotuta edo horien mendekoak diren eta Foru Erkidegoko musika eskoletako titularrek, betiere Hezkuntza Departamentuaren Musika eta Dantza Eskolen erregistro berezian izena emanda badaude.

Ikastetxe bakoitzari diru-laguntzak emateko kontuan hartuko dute pasa den ikasturtean ikastetxe horretan ikasi ondoren oraingo ikasturtean estatuko ikastetxeetan Lanbide Hezkuntzako edo Goi Mailako Hezkuntzako musika ikasketak egiten ari diren ikasle kopurua (ikasle bakoitzeko 1.200 euro eta guztira, gehienez,100.000 euro). Ikastetxe bakoitzak jasoko duen zenbatekoa guztira ez da izango 2010ean eskolaren erakunde titularrak jasotako kopurua baino handiagoa, ezta eskolak, aurten, dituen gastuen hasierako aurrekontuaren % 33 baino handiagoa ere. Dena batera, guztira, 100.00 euro baino gehiago izanez gero, gehienezko zenbateko hori proportzionalki zatituko da ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasle guztien artean. Tuterako Fernando Remacha Musika Eskolak ez du halakorik bete beharko Hezkuntza Departamentuarekin hitzarmen berezi bat eginda duelako.

Diru-laguntzaren jasotzen duten erakundeek eskaera eta eskatzen diren agiriak (ikasleen zerrenda, 2010ean gauzatutako aurrekontua, ikasturte honetarako tarifak, etab.) aurkeztu beharko dituzte Irakaskuntza Artistikoen Atalean, Nafarroako Gobernuaren Erregistrora bidalita, Hezkuntza Departamentura, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren  30/1992 Legean ezarritako bulegoren batera edo erregistro elektronikoaren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa