(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaietako Departamentuak Mendekotasun Legeak Nafarroan duen aplikazioari buruz Comptos Ganberak egindako txostena aitortu du osteguna, 2011.eko martxoak 31


Kontu publikoen organo azterlariak nabarmendu egin du eskainitako arretaren bolumena, epeak bete direla eta Estatuaren finantzaketa nahikoa izan ez dela


Familia, Gizarte, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak emandako ohar batean, Mendekotasun Legeak 2009-20120 aldian Nafarroan izan duen aplikazioari buruz Comptos Ganberak oraintsu egindako txostena aitortu da. Gizarte Gaietako Departamentuaren arabera, txosten horretan "argi utzi dira legegintzaldi honetan Nafarroan mendekotasuna artatzeko sisteman egon diren hiru alderdi giltzarriak".

Gizarte Gaietako Departamentuaren oharrean hurrengoa esaten da:

"Lehenengo eta behin, Comptos Ganberaren txostenean pertsonei eskainitako arretaren bolumen handia azpimarratu da, bai eskaerei, bai balorazioei, bai eskainitako arretari dagokienez.

"Aipatzekoa da, baloratutako eta prestazioak jasotzeko eskubidea duten pertsona guztien artean, txostenaren arabera "ehuneko 63k zerbitzuak jasotzen dituztela eta ehuneko 37k, prestazio ekonomikoak jasotzen dituztela".

"Bigarren, txostenaren arabera, Gizarte Zerbitzuen Zorroan ezarritako araudia eta legezko epeak betetzen dira.

"Horrez gain, Departamentuak, 2011ko ekainetik, Estatuak proposatutako atzeraeragina ezabatuta, prozesuak xede horretarako planteatutako sei hilabeteetan ebazten ari da. Horretarako, kudeaketa-izapideak bizkortu dira eta gaur egun 2011ko ekaina, uztaila eta abuztuko eskaerak ordaindu dira."

"Hirugarren, eta mendekotasun Legearen finantzaketari dagokionez, txostenaren arabera, Nafarroako Gobernuak Legearen aplikazioak eragindako aurrekontu-zama nagusia du -%60-, Gobernuari dagokion ehunekoa baino askoz handiagoa –%33-; hori dela eta, ia-ia legean ezarritakoa bikoiztu egiten da.

"Zehatz esanda, "Nafarroako Gobernua finaktzaketa-agente nagusia da –kopuru osoaren %60 baino gehiago ematen du-, eta Estatuaren ekarpena bi ekitaldietan kopuru osoaren %18 ingurukoa da". Modu horretan, Estatuaren ekarpena benetan egokitzen zaiona baino askoz txikiagoa da, %33 izan beharko litzateke eta.

"Amaitzeko, Departamentuak auditoreen taldeak egindako lan profesionala aitortu du, baita lan horretan egindako ahalegina ere".

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa