(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria CENER-CIEMAT Fundazioko patronatuaren bilerara joan da osteguna, 2011.eko martxoak 31


Roig kontseilaria da entitate horren buru, eta zuzendaritza-organoen artean Industria, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa dago


CENERen egoitza Sarrigurenen.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren zuzendaritza-organoa den CENER-CIEMAT Fundazioko patronatuaren bilerara joan da gaur eguerdian. Zuzendaritza-organoaren buru José Mª Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria da, eta presidenteordea Felipe Pétriz Calvo Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Ikerketako estatu-idazkaria da.

Ministerio horretako, Industria Ministerioko, Nafarroako Gobernuko eta CIEMATeko ordezkariek eta goi-kargudunek 2000. urtean eratu eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala sortu zuen fundazioko patronatua osatzen dute.

Oraingoan, topaketa CENEReko 2. sorkuntzako bioerregaien zentroan egin da, CB2G izenekoan, Agoitzeko industria-poligonoan. Hain zuzen ere, zentro horrek oraintsu ireki ditu ateak. Proiektuaren lehenengo fasean biomasaren aurretratamendurako unitatea, bulegoak eta laborategiak eraiki dira, eta hurrengo pausoa gasifikazioaren eta prozesu biokimikoen unitateak sortzea izango da. Horretarako inbertsio osoa 20 milioi eurokoa izango da, eta orain arte 12 miloi euro inbertitu dira.

Sanzek proiektu honetan eta CENERen jarduera osoan foru-administrazioaren eta Estatuko administrazioaren arteko lankidetza eta inplikazioa azpimarratu ditu, eta bilera "aintzindaria" dela esan du energia berriztagarrien ezarpen handiagoa lortzeko bidean. Lehendakariak, Japoniako eta Libiako gertaerei aipamen eginez, hurrengoa esan du: "energia iturri garbien bidez sortzeko beharra eta premia gero eta argiago ikusten da".

CB2G

Bigarren Sorkuntzako Bioerregaien Zentroa (CB2G) pilotu eskalako saiakuntzen instalazio erdi-industriala da, eta 2. sorkuntzako bioerregaien ekoizpen-prozesuak garatzeko gai da elikadura-industriarekin lehiakorrak ez diren lehengaiak oinarri hartuta (batez ere material lignozelulosikoak, hala nola baso- eta belar-hondakinak), eta bioerregaiak ekoizten ditu hainbat ekoizpen bide erabiliz (termokimikoa, biokimikoa eta/edo entzimatikoa) eta biofindegiko kontzeptuak aplikatuz.

Proiektuaren sustatzaileak Nafarroako Gobernua (Nafarroa 2012 Plana) eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa izan dira. CENER zentroaren titularrak kudeaketa zientifiko-teknikoa CIEMATekin elkarbanatzen du, zentroaren diseinurako, eraikuntzarako zein kudeaketarako.

CB2G biomasen multzo zabala prozesatzeko (belarrak eta zurak) diseinatuta dago. Biomasetara eta konbertsio prozesuetara egokitutako aurre-tratamenduen sorta zabala biltzen du, 2. sorkuntzako bioerregaien sorta zabala ekoizteko prozesuen garapenerako gaitasuna du eta epe luzeko saiakuntzetan etengabe jardun dezake industria-baldintzak simulatuz. Modu horretan, lortutako emaitzak eta egindako garapenak industria-eskalan estrapolatu daitezke.

Hauek dira CB2G izenekoan egiten diren zerbitzu nagusiak:

-Biomasa eta bioerregai solidoen karakterizazio energetikoa UNE-EN arauaren arabera (bat-bateko analisia, oinarrizko analisia, bero-boterea, banaketa granulometrikoa eta pelet izenekoen iraunkortasuna).

-Zenbait biomasa oinarri hartuta torrefaktatutako eta/edo dentsifikatutako bioerregai solidoen ekoizpenari buruzko ikerketak eta saiakuntzak.

-Biomasa oinarri hartuta, prozesu biokimikoen garapena eta optimizazioa, gasifikazio-prozesua geruza fluidoan eta sintesiko gasaren garbiketa-prozesuak.

-Aholkularitza eta ikerketak 2. sorkuntzako bioerregaien ekoizpen-prozesuetan.

CENER

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala kualifikazio handia eta nazioarteko ospea duen zentro teknologikoa da, eta energia berriztagarrien inguruko ikerketa aplikatuan eta garapenean eta sustapenean espezializatuta dago. CENERek 200 ikerlari baino gehiago ditu eta bost kontinenteetan jarduera du.

Zentroak sei lan-arlotan garatzen du jarduera energien esparruan: eguzkiko energia, eguzkiko energia termikoa eta eguzkiko energia fotovoltaikoa, biomasa, arkitektura bioklimatikoa eta energia berriztagarriak sarean integratzea. Egoitza Sarrigureneko Berrikuntzaren Hirian du, baina bulegoak ditu Espainiako hainbat lekutan. Laborategi modernoak eta instalazio teknologiko modernoak ditu, nazioartean erreferentzia direnak, hala nola Aerosorgailuen Saiakuntza Laborategia (Zangozan), bioerregaien laborategia, panel termikoen eta modulu fotovoltaikoen entsegu-laborategia, eta zelula fotovoltaikoen materialen eta prozesuen laborategia. Oraintsu 2. sorkuntzako bioerregaien zentroa jarri da abian.

Argibideetarako: www.cener.com

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa