(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Elikagai Bankuak 2.748 tona elikagai banatu zuen 2010ean asteazkena, 2011.eko martxoak 30


Sanz Lehendakaria erakunde horretara joan da eskerrak ematera, Foru Erkidegoan 28.000 lagun baino gehiagori laguntzen baitie


Nafarroako Elikagai Bankua

Nafarroako Elikagai Bankura bisita. Ezkerretik eskuinera: Carlos Almagro, Sanzberro kontseilaria, Sanz Lehendakaria eta Juan Barroso. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria Iruñeko Agustinos poligonoan dagoen Nafarroako Elikagai Bankura joan da. Erakundeak 2.748 tona elikagai eman zien iaz beharrizan egoeran egon ziren 9.483 familiatako 28.447 laguni.

Sanz Lehendakariak, bisitan, Nafarroako Gobernuaren eskerrak eman nahi izan ditu erakundeak burutzen duen lanagatik. Aurten, aurreko urtearekin alderatuta, elkagai bidezko laguntza bikoiztu du. Sanz Lehendakariarekin batera izan da Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria. Elikagai Bankuan hango presidenteak, Carlos Almagrok, kudeatzaileak, Juan Barrosok, eta partzuergoko kideek egin diote harrera.

Nafarroako Elikagai Bankua Nafarroako Gobernuak elikagaiak banatzeko izendatutako instituzioa da eta Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak (NBEF), Nafarroako Gobernuak eta partikularren dohaintzek finantzatzen dituzte elikagaiak.

Erakundearen helburuak betetzeko, Elikagai Bankuak Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin hitzarmen bat sinatu zuen. Departamentuak funts ofizialak kudeatu eta elikagaiak jasotzeko eta banatzeko jarduerak ikuskatzen ditu. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak Bankuaren eskura jarri zuen, doan, dagoeneko erabiltzen ez den zerealen biltegi publikoa,Tuterako siloa, Erriberan elikagaiak banatzeko.

 

Elikagaiak banatzeko sistema

Elikagai Bankuak eta Nafarroako Gobernuak sinatu zuten hitzarmenak ezartzen du elikagai bidezko laguntzak banakoek eta familiek egoera ezegonkorra gainditzeko dituzten zailtasunen arabera emango direla. Hortaz, hauek dira hartzaileak: haurrak edo adinduak dituzten familiak, ezgaituak edo lana lortzeko ezintasunak dituztenak, babesik gabeko adingabeak, tratu txarrak jaso dituzten emakumeak, gutxiengo etnikoak, etorkinak, errefuxiatuak eta babestuak, preso ohiak eta iragaitzazko bidaiariak.

Nafarroako Elikagai Bankua banaketaren gune nagusia da eta banaketa bi motatako erakunde ongileen bidez burutzen da: Alde batetik, Gurutze Gorriaren edo parrokien modura, eskumenak baliatuz, besteei, banakoei edo familiei, elikagaiak banatzen dizkieten erakunde banatzaileen bidez. Bestetik, kontsumo erakundeak izenez ezagutzen
direnen bidez; erakunde horiek haien elkartuentzako (gutxiengo etnikoen elkarteak, adibidez) laguntzak jasotzen dituzte. 2010ean 248 erakunde ongile erregistratu ziren Nafarroan eta erakunde horiek 28.447 pertsonari eta 9.482 familiari banatu zizkieten elikagaiak.

Elikagai Bankuan bolondresek egiten dute lan (gaur egun 180 inguru daude) eta erakundearen funtzionamendu gastuak ordaintzeko Europar Batasunaren (banatzen diren elikagaien balioaren % 1), Ingurumen, Landagune eta Itsas Ministerioaren (aurrekoaren zenbateko baliokidea) eta Nafarroako Gobernuaren (laguntza osagarria da eta 2010ean 21.100 eurorena izan zen) laguntzak jasotzen dituzte.

Elikagaiak banatzeko sistema Europar Batasunaren eskalan dago antolatuta. Hasieran laguntza horiek estatu kideetako nekazaritzako eta elikagaigintzako hondarrak ziren, baina nekazaritzaren merkatuan NPBren esku-hartze publikoa murriztu denez, laguntzak funts batetik jasotzen dira eta banaketaz arduratzen diren erakundeek eskuratzen dituzte zuzenean merkatuan. Urtero, Europako Batzordeak araudi bat argitaratzen du, elikagaien funtsak estatu kideen artean banatzeko plana jasotzen duena. Espainiak 52 milioi euro jaso zituen 2010n. NBEFek, Ingurumen, Landagune eta Itsas Ministerioaren organismo autonomoak, funts hori autonomia erkidegoen artean banatzen du baremo batean oinarrituta. Baremo horrek hainbat koefiziente makroekonomiko (biztanleak, eskualdekako BPG, pobrezia- eta langabezia-indizea, besteak beste) hartzen ditu kontuan laguntzak jasotzeko beharraren maila zein den zehazteko. Nafarroan, adierazle ekonomiko eta sozial horiek beste batzuekin alderatuz gero positiboak dira; horrek esan nahi du Nafarroa funts gutxien jasotzen duen erkidegoetako bat dela. NBEFek, halaber, autonomia erkidegoek laguntzak jasotzen dituzten erakundeak aukeratzeko prozedurak ezartzen dituzte. Foru Erkidegoaren kasuan, Nafarroako Elikagai Bankuak du ardura hori.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa