(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Institutuak Aezkoako eta Leitzaraneko euskalkiei buruzko ikus-entzunezkoak argitaratu ditu ostirala, 2011.eko martxoak 25


"Garaioatik Iragira, euskara bidean" eta "Leitzaldea euskara bidean" 10 eurotan salgai jarri dituzte


"Garaioatik Iragira, euskara bidean" ikus-entzunezkoaren azala.

"Garaioatik Iragira, euskara bidean" ikus-entzunezkoaren azala.

Euskararen Nafar Institutuak Aezkoako eta Leitzaraneko euskalkiei buruzko "Garaioatik Iragira, euskara bidean" eta "Leitzaldea euskara bidean" ikus-entzunezkoak argitaratu ditu. 700 ale atera dira DVD formatuan, eta 10 eurotan salgai jarri dituzte.

Ikus-entzunezkoak gaur goizean aurkeztu ditu Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Gaizka Arangurenek, lanak egitearen ardura izan duen Labrit multimedia enpresaren ordezkariak.

"Garaioatik Iragira, Euskara bidean" dokumentalean Aezkoa, Erronkari, Erro eta Esteribarreko euskal hiztunen lekukotzak jaso dira. Materialak interesgarriak dira ez esaten denagatik bakarrik, baita esaten dena esateko moduarengatik ere, hauek euskalki ezezagunak dira eta.

Bideoa Aezkoan hasten da, zehatz esanda, Garaioako hilerrian. Handik Ariara abiatzen da, jarraian Erro eta Esteribar ibarrak zeharkatzen ditu, eta amaitzeko Eugi eta Iragi herrietara iristen da. Egileen esanetan, "heriotzaren ataritik bizitzaren sorlekura eramaten gaitu", inguru horretako euskal hiztunen ahotsaren bidez.

Bestalde, "Leitzaldea euskara bidean" ikus-entzunezkoa Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan jasotako lekukotzen lagina da. Lanean hainbat gai jorratzen dira: familia, kultura, erlijioa, ohiturak eta ogibideak, eguneroko bizimoduko beste alderdi batzuekin batera.

Ikus-entzunezko horiek Euskararen Nafar Institutuak herri horietan egindako lanen erakusgarria dira. Elkarrizketak osorik Nafarroako Euskararen Mediatekan kontsultatu daitezke.

Mediateka Euskararen Nafar Institutuak sustatutako proiektua da. Horren bidez, Nafarroako euskalkietan sortutako material guztiak herritarren eskura jarri nahi dira. Soinudun grabazioak eta ikus-entzunezko grabazioak bildu dira Nafarroako euskalkietan, baita Nafarroako euskalkietan idatzitako testuak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa