(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erregina berorren gorentasunak astelehen honetan Tuterako Gaztambide Antzoki berritua inauguratu eta Almirantearen Etxea bisitatuko du ostirala, 2011.eko martxoak 25


Sofia erreginak Tuteran bere izena duen ospitaleko ordezkaritza ere hartuko du, zentroaren 25. urteurrenean


Sofia erregina.

Sofia Erreginak Tuterara bisita ofiziala egingo du datorren martxoaren 28an, astelehenean, Gaztambide Antzoki berrituaren inaugurazio-kontzertura joateko. Horrez gain, Erreginak Almirantearen Etxea eraikin historikora bisita egingo du. Etxea María Forcadak hiriari dohaintzan eman dio erabilera soziokulturalerako. Eta Erriberako hiriburuko "Reina Sofía" ospitaleko ordezkaritza hartuko du zentroaren 25. urteurrenean.

18:00etan, Almirantearen Etxea

Erregina 18:00ak inguruan iritsiko da Tuterara. Lehenengo geldialdia Almirantearen Etxean izango da. Bertan, Sofia erreginari Nafarroako eta hiriko agintari nagusiek harrera egingo diote, baita Erriberako hiriburuko kultura-kolektibo esanguratsuenetako ordezkariek ere. Harrera XVI. mendearen hasierako eraikinaren beheko solairuko Ekitaldien Aretoan egingo da.

Jarraian, Erregina eraikin historikoaren dohaintza-emailearekin, María Forcada barruen zaharberritzailearekin, eta zentroaren kudeaketaz arduratzen den María Forcada Fundazioaren patronatuko kideekin bilduko da. Horiek epe laburreko helburuak eta proiektuak aurkeztuko dizkiote, eta jauregia nola berritu den azalduko diote.

Ondoren, Tuterako hirigune historikoko zentro soziokultural honetan José María Yturralde Valentziako pintorearen

"El tiempo ausente" erakusketa ikusiko du eta nafar erroak dituen Levanteko artistarekin hitz egingo du.  

Amaitzeko, Almirantearen Etxean, Sofía Erreginak bere izena duen hiriko ospitaleko langileen ordezkaritza hartuko du, zentroa sortu zeneko hogeita bosgarren urteurrenean. Hain zuzen ere, 1986ko otsailaren 20a Errege Familiako kide batek Foru Komunitatea bisitatzen zuen lehenengo aldia izan zen.



"Reina Sofía" ospitaleko ordezkaritzaren buru María Kutz Osasun kontseilaria izango da, eta alboan izango ditu Isabel Martín Osasun zuzendari nagusia eta Miguel Ángel Gil Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria; hauek izango dira langileen ordezkariak: María del Coro Alonso (erizaintza), Luis Fernando Pérez (zerbitzu orokorrak), Ana Beamonte (osasun arloaz besteko langileak), Mariano Hernández (barrutiko lehen mailako arreta), Patrocinio Chueca eta José Javier Catalán (medikuak), eta Enrique Martín de Marco (emakumearen artapena). Aurreikuspenen arabera, erreginari txosten irudiduna emango diote Nafarroako Erriberako ia ehun mila biztanle artatzen dituen zentroaren mende laurden honetako lorpen nagusiekin.

19:00etan, Gaztambide Antzokiaren inaugurazio-kontzertua

Almirantearen Etxea utzi ondoren, Erregina 1936ko Gaztambide Antzoki berritura joango da, eta 19:00etan Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren inaugurazio-kontzertua entzungo du. Orkestrak Pablo Sarasate Nafarroako konpositorearen lanak interpretatuko ditu, Ernest Martínez Izquierdoren zuzendaritzapean, eta bakarlari moduan Tianwa Yang txinatar biolinista duela.

Kontzertuaren programan, Pablo Sarasateren "Aires Bohemios" eta "Fantasía de Carmen" lanak, A. Coplanden "Appalachian Spring" eta A. Márquezen "Danzón nº2" agertzen dira.

Kontzertuaren amaieran, Sofia erreginak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzako kideen eta musikarien ordezkaritza agurtuko du, eta Gaztambide Antzokitik atera ondoren Foru Komunitatera egindako bisita amaitutzat joko du.

Canal 4 Navarrak kontzertua Foru Komunitate osorako eskainiko du, lehen katean 22:00etatik aurrera ikusi ahal izango den programa berezian.

Gainera, Erriberako hiriburuko eta Nafarroa osoko komunikabide nagusiek ekitaldi honen jarraipena egingo dutela baieztatu dute. Egun horretarako kazetariak akreditatu dituzte Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariek; Efe, Infoto eta Europa Press agentziek; Canal 4, Canal 6, Telecinco, Antena 3, eta Buñuel eta Ribaforadako tokiko telebista-kateek; Ser Tudela, EsRadio Tudela, Onda Cero Tudela, Onda Ribera, Radio Nacional del España, Radio Euskadi eta Euskadi Irratia irrati-emisorek; eta La Voz de la Ribera, Ribera Navarra eta Plaza Nueva aldizkariek.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa