(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Otsagabian ikastetxeko berrikuntzak estreinatuko dituzte irailean asteartea, 2011.eko martxoak 22


Hezkuntza Departamentuak 711.164 euro eman ditu herriko ikastetxe publikoa eta institutua handitzeko eta berritzeko


Catalán kontseilaria Otsagabiako ikastetxe publikoa eta institutua handitzeko obrak ikustera joan da

Catalán kontseilaria Otsagabiako ikastetxe publikoa eta institutua handitzeko obrak ikustera joan da ( irudia handitu )

Alberto Catalán, Hezkuntza kontseilaria, Otsagabiako ikastetxe publikoa eta institutua handitzeko eta berritzeko obrak ikustera joan da gaur. Eraikin horietako instalazio berriak datorren irailean erabili ahal izango dituzte, 2011-2012 ikasturtea hasten denean.

Egindako lanak Nafarroako 2012 Planean daude jasota eta 711.164 euroko aurrekontua izan dute. Patxi Esparza, Ikerketa eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Juan Manuel Tohane, herriko alkatea, eta José Ramón Sola, ikastetxeko zuzendaria, ere obrak ikusten izan dira.

Hezkuntza Departamentuak aurreikusitakoaren arabera, ekainean eraikina handitzeko obrak amaituko dira, hala, udako hileetan, instalazioen barrualdea berritzeko obrak egingo dira. Helburu nagusia obra guztiak datorren ikasturtea hasi orduko amaitzea da.

Eraikin berri bat egingo da lehendik dagoenaren ondoan. Beheko solairua eta beste bi izango ditu eta guztira 670 metro koadroko azalera izango du. Udalerriko hirigintza egiturarekin bat datorren bloke berria izango da. Eraikinean Haur Hezkuntzako gela bat eta Bigarren Hezkuntzako beste bat egingo dituzte, baita hizkuntza-gelak, teknologia-gelak eta musikako eta erabilera anitzeko gelak ere. Gimnasioa eta psikomotrizitate gela bat, laborategia eta liburutegia ere edukiko ditu.  Hori egin ondoren, lehendik dagoen eraikina berrituko dute; 1.031 metro koadro ditu.

Proiektua Arquitectura Javier Flores, S.L.U. estudioak egin du eta obrak Harinsa Navasfalt, S.A. eraikuntza enpresa burutzen ari da.

Jarduera horren bidez, ikastetxeak behar besteko lekua izango du egungo hezkuntza sistemak eskatzen duenari erantzuteko. Gogorarazi behar da, Otsagabiako ikastetxe publikoan Bigarren Hezkuntza ezarri eta Ezkarozeko lehengo ikastetxe publikoko (gaur egun itxita dago) ikasleak Otsagabiako ikastetxera lekualdatzearen ondorioz lekua falta izan zela.

Obrak amaitzean, eraikinak 1.702 metro koadro eta Haur Hezkuntzako hiru gela, Lehen Hezkuntzako bost, Bigarren Hezkuntzako sei eta ikasleei arreta emateko banaketa gela bat izango ditu. Gaur egun, 92 ikaslek ikasten dute ikastetxean. Horietatik 65 ikasle Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan daude eta 27 Bigarren Hezkuntzan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa