(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Manuel E. Patarroyo irakasleari eman diote 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria

asteartea, 2011.eko martxoak 22


Patarroyok lehen txerto sintetiko kimikoa, parasito baten aurkako lehenengoa eta malariaren aurkako lehenengoa egitea lortu zuen


Transcripción textual del video

Manuel Elkin Patarroyo Murillo irakasleak Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak ematen duten Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria jasoko du. 40.000 euroko saria da eta irabazleak Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Asturias Vianako printze-printzesa berorren gorentasunen eskutik jasoko du, udaberri honetan Iruñan egingo den ekitaldi batean.
Epaimahaiaren erabakia gaur goizean jakinarazi du epaimahaiko buruak, Miguel Induráin Larrayak, txirrindulari ohiak eta Frantziako Tourrean bost aldiz garaile izan denak. Harekin batera izan dira María Isabel García Malo, Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, eta Javier Cortajarena Goñi, Euskadiko Kutxako Nafarroako eskualde zuzendaria.

Elkartasunaren Vianako Printzea Sariaren epaimahaiko kideak ( irudia handitu )

Manuel Elkin Patarroyo Murillo irakasleak Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak ematen duten Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria jasoko du. 40.000 euroko saria da eta irabazleak Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Asturias Vianako printze-printzesa berorren gorentasunen eskutik jasoko du, udaberri honetan Iruñan egingo den ekitaldi batean.

Epaimahaiaren erabakia gaur goizean jakinarazi du epaimahaiko buruak, Miguel Induráin Larrayak, txirrindulari ohiak eta Frantziako Tourrean bost aldiz garaile izan denak. Harekin batera izan dira María Isabel García Malo, Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, eta Javier Cortajarena Goñi, Euskadiko Kutxako Nafarroako eskualde zuzendaria. Manuel E. Patarroyo irakasleak medikuntza ikasi zuen Kolonbiako Unibertistate Nazionalean. Graduondoko ikasketak egin zituen Yale Unibertsitatean, New Yorkeko Rockefeller Unibertsitatean eta Karolisnka Institutuan (Stockholm, Suedia). Kolonbiako Unibertistate Nazionaleko katedraduna da eta New Yorkeko Rockefeller eta Stockholmeko Unibertsitateetako alboko irakaslea. Horrez gain, Kolonbiako Inmunologia Institutua (gaztelaniazko siglak, FIDIC) fundazioaren, Kolonbiako Unibertsitate Nazionalari atxikitako fundazioaren eta malariaren, tuberkulosiaren eta legenarraren aurkako txerto sintetikoak garatzeko Osasunaren Munduko Erakudearen Zentro Laguntzailearen sortzailea eta zuzendaria da. Nazioarteko aldizkarietan 300 artikulu zientifiko baino gehiago idatzi ditu.

Epaimahaiaren erabakia jakinarazteko egin duten prentsaurrekoa ( irudia handitu )

Manuel E. Patarroyoren lana planetako alde tropikaletan bizi direnei eragiten dieten gaixotasunen aurkako irtenbideak bilatzea da, txertoak eginez. Bere helburua txerto horien bidez gizaki kopuru handiena babestea da, batez ere gutxi garatutako herrialdeetako eta garapen bidean diren herrialdeetako biztanleak. Patarroyok sortu zituen lehen txerto sintetiko kimikoa, parasito baten aurkakoa eta malariaren aurkakoa. 1980. urtean malariaren inguruko lana hasi zuen eta arrakasta handia lortu ere, besteak beste, gaixotasun horren aurkako SPf66 txerto sintetikoa sortu zuen (1987).

Hainbat herrialdetan (Kolonbia, Venezuela, Ekuador, Brasil, Tanzania, etab.) egin ziren azterketa kliniko aurreratuek egiaztatu zuten txerto horrek bost urtetik gorako biztanleen % 30 eta % 50 artean babesten dituela; txertoa askoz eraginkorragoa da urte bat eta bost urte arteko haurretan.
Gaur egun, Patarroyo irakaslea txertoa hobetzen ari da. Bartzelonan (2010eko urria) iragarri zuen malariaren aurkako txerto berria tximinoen % 90 eta % 95 artean babesteko gai dela (animalia horiek gizakien oso antzeko inmunitate-sistema dute).

Zientzialariak zuzentzen duen Ikerketa Institutuan ere beste gaixotasun infekzioso batzuen aurkako txertoak egiten ari dira, adibidez, tuberkulosiaren eta leishmaniasiaren aurkakoak. Erabiltzen duten metodoak, sintesi kimikoarena alegia, txerto kopuru handiak, prezio baxukoak eta giroko tenperaturan egonkorrak direnak ekoiztu ahal izateko bidea ematen du.

FIDICek langile zientifikoen trebakuntza ere sustatzen du. Hala, Kolonbian eta munduko beste leku batzuetan lanean ari diren 600 ikertzaile baino gehiago trebatu ditu. Halaber, uteroko lepoko minbiziaren diagnostiko goiztiarra lortzeko metodoa sortzeko lanean ari da, mundu osoan urtero izaten diren 250.000 emakumeren heriotza saihesteko.

Manuel E. Patarroyok 1995ean malariaren aurkako txertoaren eskubideak OMEri eman zizkion gizadiaren mesedetan.

Epaimahaiak Patarroyo irakaslea saritu du 46 urte baino gehiagoz egin duen ahalegina eskertzeko. Burututako lana bere herrialdeko demokrazia indartzeko izan da, estrategien bidez: garapen politikoa, ekonomikoa eta soziala lotuz, herrialdea dezentralizatzeko eta eskualdetan antolatzeko prozesuei lehentasuna emanez, beste erakunde batzuekin bat eginez jarraipena egiteko, proposamenak mahaigaineratzeko eta erakunde horien ardura duten eragile sozialak sendotzeko, herrialdeko eskualdeetako esku-hartze programen gaitasunak aprobetxatuz partzuergo, hitzarmen edo lan taldeetan programa, proiektu, ikerketa eta jarduera batzuk garatzea Latinoamerikako eta Karibeko beste instituzio batzuekin.

Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 11n sortu zituen Vianako Printzea Nazioarteko Sariak. Horien bidez, Kulturaren, Mendekotasunaren eta Elkartasunaren eta Lankidetzaren esparruetan nabarmentzen diren edozein herrialdetako pertsonak eta erakundeak aitortzen dira.

Azken sariaren irabazlearen berri gaur goizean eman dute eta, sariaren bidez, edozein herrialdetako instituzioek, gobernuz kanpoko erakundeek eta pertsona fisikoek Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren alorrean, bereziki Milurtekoko Garapen Helburuak lortzearen alde, egindako lan azpimarragarria aitortzen dute.

Sariaren bigarren ediziora 36 hautagai aurkeztu dira. Sariaren oinarrien bosgarren klausularen arabera, lehen aukeraketatik 10 finalista atera ziren eta nazioarteko epaimahaiak horien inguruan eztabaidatu du irabazlea erabakitzeko.

Hauek izan dira finalistak: Limako (Peru) Garapenaren Sustapenaren eta Azterketen Zentroa (DESCO); Vicente Ferrer fundazioa (Bartzelona); Terre des hommes fundazioa (Laussane, Suitza); Save the Children (Madril); Amsterdameko (Herbehereak) Gerrak Kalteturako Gazteen Sarea (NYPAW); Etiopiako Osasun Ministerioa (Addis Abeba, Etiopia); Martha Pelloni, San Teresa fundazioa (Goya, Corrientes, Argentina); Manuel Elkin Patarroyo Murillo (Bogota, Kolonbia); Lydia María Cacho Ribeiro (Benito Juárez Cancún, Mexiko); Voix Libres-La Terre des Enfants (Geneva, Suitza).

Epaimahaia, Miguel Induráin buru izanik, honako hauek osatu dute:

- Medicus Mundi Navarra elkartearen kide sortzailea eta Medicus Mundi Internacional elkarteko presidente ohia
- Xavier Longan, Nazio Batuen Milurtekoaren Kanpainan Hiriekiko eta Toki Gobernuekiko (Europa) harremanen arduraduna
- Olivier Consolo, Confédération Européenne des ONG d'urgence et de développement (CONCORD) konfederazioko zuzendaria
- Eduard Soler Cuyas, Farmamundiko eta Confédération Européenne des ONG d'urgence et de développement (CONCORD) konfederazioko Administrazio Kontseiluko kidea, GGKEen Espainiako
Koordinakundea ordezkatuz
- Javier Cortajarena Goñi, Euskadiko Kutxako Nafarroako eskualde zuzendaria
- María Isabel García Malo, Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria
- Idazkaria: Andrés J. Carbonero Martínez, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa