Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Eraikin berria Sarrigurengo (Eguesibar) Berrikuntzaren Hirian eraikiko dute, Iruñerrian
Transcripción textual del video
Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izan da buru, gaur Sarrigurenen (Eguesibar) Gamesa Corporación Tecnológica enpresaren eraikin berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian. Enpresak eraikina jartzeko aukeratu duen lekua Berrikuntzaren Hirian dago.
Sanz Lehendakariarekin batera izan dira José María Roig Aldasoro, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, Elena Torres Miranda, Parlamentuko presidentea, Jorge Calvet, Gamesako presidentea, eta José A. Andía, Eguesibarko alkatea. Sanzek zera azpimarratu du: "Gamesaz hitz egitea iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egitea da". Gamera iragana dela aipatu du Gobernuaren eta enpresaren arteko lotura aspaldikoa delako eta orainean argi ikusten delako. Hau erantsi du: "Gure oraina aktiboa da eta elkarlanean, garatzen, ekonomiari laguntzen, etab. ari gara, energia berriztagarriek eta osagari eolikoek eginkizun garrantzitsua baitute". "Gure orainak, beraz, enpresak gure erkidegoan burutzen duen lan handia adierazten du".
Sanz Lehendakaria arkitektoaren azalpenak entzuten etorkizuneko eraikinaren inguruan
(
irudia handitu
)

Azkenik, Lehendakariak esan du lehen harria jartzeko ekitaldiak etorkizunari egiten diola erreferentzia. "Itxaropena ematen duen etorkizuna da eta Gamesak Nafarroako gizartearekin duen konpromisoa betetzeko beste aurrerapauso bat da".
Ekitaldian, Antonio Vaillo arkitektoak, Vaillo & Irigaray y Asociados estudiokoak, eraikinaren proiektua aurkeztu du. Jarraian, mintzaldien ondoren, agintariek oroipen akta sinatu eta lehen harria jarri dute.
Sanz Lehendakaria lehen harria jartzen
(
irudia handitu
)
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Sanz Lehendakaria sinatutako akta kutxan sartzen
irudia handituEraikin berria izango denaren irudia
irudia handitu