(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa 2012 Planak 1.493 milioi eurotik gorako inbertsio pilatua egin du astelehena, 2011.eko martxoak 21

Proiektuen %81ek inbertsioa gauzatu dute, horietako 15 amaituta daude eta 44 eraikitzen ari dira


Transcripción textual del video

Nafarroa 2012 Planak 1.493,1 milioi eurotik gorako inbertsio pilatua egin du. Planaren jarraipen txostenak jasotakoaren arabera, 2010. urtearen amaieran proiektuen %81ek inbertsioa gauzatu dute. Horietatik 15 amaituta daude eta 44 gaur egun eraikitzen ari dira.

Nafarroa 2012 Planaren indarraldia gaurkotu ondoren, 2010eko abenduaren 31n Planaren lehentasunezko jardunetan ezarritako inbertsioaren %55 gauzatu da, eta horrek esan nahi du data horretarako erregistratu behar zen zenbatekoarekin alderatuta betetze maila %89koa zela.

Nafarroa 2012 Planak 1.493,1 milioi eurotik gorako inbertsio pilatua egin du. Planaren jarraipen txostenak jasotakoaren arabera, 2010. urtearen amaieran proiektuen %81ek inbertsioa gauzatu dute. Horietatik 15 amaituta daude eta 44 gaur egun eraikitzen ari dira.

Horiek dira Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsitako Nafarroa 2012 Planaren hamargarren jarraipen txosteneko daturik aipagarrienak. Txostena gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu du Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. Txostenean emaitzen balantzea eta Planeko jardun bakoitzaren betetze maila jaso dira.

Horrez gain, txostenean 2008-2012 aldiko lanen planifikazioa gaurkotu da, ekimen batzuek atzerapenak izan baitituzte abian jartzeko. Hori dela eta, Plana gauzatzeko aurreikusitako 3.559,7 milioi euroetatik 840,3 milioi Planaren indarraldia amaitu ondoren gauzatuko dira, hau da, 2012. urtetik aurrera. Jardunon erantzukizuna gehienbat Estatuarena da (gaurkotzearen %85 azaltzen du). Modu horretan, abiadura handiko trenarekin lotutako proiektuen atzerapena dela bide, 2012ra arte Nafarroa 2012 Planaren jatorrizko dokumentuan aurreikusitako 831,2 milioi euroetatik 212,2 milioi soilik gauzatu daitezke. Trena abian jartzeko lanen atzerapenak azaltzen du birprogramazioaren %74. Bestalde, Nafarroako Ubiderako ezarritako 381,3 milioi euroetatik 2008-2012 aldian 289,1 gauzatuko dira (Planaren gaurkotzearen %11 azaltzen du).

Planaren gaurkotzearen %15 Nafarroako Gobernuaren erantzunkizuneko lanei dagokie: %4 etxebizitza babestuen sustapenak eragin du, beste %4 segurtasunaren hiriaren atzerapenak, %3 industria-poligonoek, %2 8 proiektu aldi baterako edo behin betiko atzera botatzeak, eta %2 beste jardun batzuetan izandako atzerapenek.

Nafarroa 2012 Planaren indarraldia gaurkotu ondoren, 2010eko abenduaren 31n Planaren lehentasunezko jardunetan ezarritako inbertsioaren %55 gauzatu da, eta horrek esan nahi du data horretarako erregistratu behar zen zenbatekoarekin alderatuta betetze maila %89koa zela.

Planean urteko batez besteko inbertsioa bikoiztu da

Nafarroa 2012 Plana gauzatzeak esan nahi du Nafarroan urteko inbertsio publikoa ia-ia bikoiztu egin dela. Aurreko hamabi urteetan egindako inbertsio publikoaren zifrei erreparatuz gero, lan publikoetan urtero egindako batez besteko inbertsioa 330 milioi eurokoa zen. Nafarroa 2012 Plana gauzatu den hiru urteetan, 2008 eta 2010 bitartean, urteko batez besteko inbertsioa 609 milioi eurokoa da.

Zehatz esanda, 2008an, inbertsio publikoa 619,4 milioikoa izan zen, 2009an 614,3 milioikoa eta 2010ean 593 milioi eurokoa. Aurreko legegintzaldian eta oraingoan egindako inbertsioaren datuak konparatuz gero, orain arte egindako inbertsio publikoaren gorakada %33 da.

2011. urterako, Nafarroa 2012 Planak 720 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du.

Planaren jarraipen txostena Nafarroako Gobernuaren Krisiaren aurkako Planaren web orrian osorik kontsultatu daiteke,

www.plananticrisis.navarra.es helbidean, bertan Planerako lotura zuzena baitago.

 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Evolución Inversión Pública 1996-2010
Tablas Informe Anual 2012
Informe Plan Navarra 2012

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa