(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tierra Estella institutu berriak irailean irekiko ditu ateak ostirala, 2011.eko martxoak 18

Ikasgelen eraikuntza maiatzean amaituko da, eta kiroldegiarena, uztailean


Agintariek Tierra Estella BHI bisitatu dute

Catalán kontseilariak Tierra Estella BHIren eraikuntza lanak bisitatu ditu. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilariak Tierra Estella institutu berriaren eraikuntza lanak bisitatu ditu gaur goizean. Institutuak datorren irailean irekiko ditu ateak, 2011-2012 ikasturtearekin bat etorriz.

Bigarren Hezkuntzako ikasleak hartuko dituzten ikasgelak eraikitzeko lanak maiatzean amaituko dira. Kanpoaldea ia-ia amaituta dago, eta barrualdean, tabikeak egin ondoren, instalazioak kokatzen lan egiten da. Bestalde, kiroldegiko lanak, batxilergoko ikasgelak ere hartuko dituen eraikinean, uztailean amaituko dira.

Azpiegitura hau Nafarroa 2012 Planaren barruan dago eta 8,4 milioi euroko inbertsioa eskatu du. Lanak Patxi Esparza Ikuskaritza eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak, Begoña Ganuza Lizarrako alkateak eta Juan Andrés Platero zentroko zuzendariak ere bisitatu dituzte.

Institutu berriaren zuzkidurak

Zentroak bi eraikin izango ditu elkarri lotuta. Ikasgelen inguruak 5.085 metro koadroko azalera izango du, lau altueratan banatuta (sotoa, behe-solairua eta bi altuera), eta Bigarren Hezkuntzako sei lerro oso hartuko ditu.

Eraikinean 26 ikasgela arrunt, informatika gelak (3), musika gelak (2), ikus-entzunezko gela eta plastika gela egongo dira, baita zientzietako, fisikako eta kimikako laborategiak ere. Horrez gain, liburutegia, teknologia tailerra, bikoizteko zortzi gela eta curriculum dibertsifikazioko ikasleentzako lau ikasgela egongo dira.

Bigarren blokeak, 5.651 metro koadrorekin, sotoa, behe-solairua eta altuera bat izango ditu. Sotoan kiroldegia kokatuko da, eta saskibaloia, eskubaloia eta areto-futbola praktikatzeko arauzko bi pista izango ditu, 2.254 metro koadrorekin. Era berean, espazio hori gimnazio eta patio estali moduan erabiliko da eta 252 metro koadroko harmailak izango ditu. Kiroldegia lurpean geratuko da eta, gainean, kanpoko espazioa prestatuko da.

Ikasgelak behe-solairuan eta eraikineko lehen altueran kokatuta egongo dira. Zehatz esanda, Batxilergoko bost lerro oso eskainiko dira eta, horretarako, hamar ikasgela arrunt eta bikoizteko sei gela eraikiko dira, baita marrazketa eta teknologia gelak ere. Eraikinaren atal hau beste eraikinarekin pasabide baten bidez konektatuta egongo da.

Proiektua AH Arquitectos Asociados Grupo Centro 1, SL estudioak idatzi du eta Construcciones Luciano Elcarte, SL enpresa ari da lanak gauzatzen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa