Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Campusean 25 milioi euro inbertituko dira eta Sanitaria eta Donapea zentro integratuek osatuko dute
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bidez, Lanbide Heziketako (LH) Campus berri bat egingo duela Iruñan iragarri du Sanz Lehendakariak. Campus horretan gaur egun Nafarroako Ospitalearen barrutian dagoen Sanitaria Zentro Integratua eta Donapea Zentro Integratu Politeknikoa jarriko dira
Partzelak 18.000 metro koadro inguru ditu, hortaz, LHko Campus berriko eraikinek izango dituzten 6.800 metro koadroak erraz sartuko dira. Guztira 15.054 metro koadro eraikiko azalera izango dute, hau da, gaur egungo bi zentroek batera duten azalera baino % 50 gehiago.
Bestalde, Roberto Jiménezek esan du 2020. urterako profesionalen % 85ek kualifikazioa behar izango dutela eta, horregatik, oinarriak ezartzeko beharra azaldu du.
Sanz Lehendakaria eta Roberto Jiménez Lanbide Heziketako Campusaren proiektua aurkezten
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bidez, Lanbide Heziketako (LH) Campus berri bat egingo du Iruñan. Campus horretan gaur egun Nafarroako Ospitalearen barrutian dagoen Sanitaria Zentro Integratua eta Donapea Zentro Integratu Politeknikoa jarriko dira.
Instalazioak lehengo San José zentroaren partzelan, Iruñan, jarriko dituzte, eta 25 milioi euro inbertituko dela aurreikusi da. Hezkuntza Departamentuak burutu beharreko lanei ekingo die 2013-2014 ikasturtea LHko Campus berrian eman ahal izateko.
Campus berri hori egitearen xedea ekimen publikoaren bidez Nafarroako Lanbide Heziketa bultzatzea da. Proiektua Iruñerriko LHren plangintzan dago jasota. Plangintzak epe ertainera egingo diren ondorengo jarduerak ere biltzen ditu:
- Adaptación Social BHI lekuz aldatzea. Lanbideak Mendekotasun Legera egokitzea eta urrutiko LH ikasteko aukera ezartzea
- Virgen del Camino ZIPen robotika bultzatzea.
- Ibaialde BHIn (Burlata) Lanbide Heziketa bereiztea eta ostalaritzako LH bultzatzea.
Proiektua gaur goizean aurkeztu dute Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanzek, eta Nafarroako Alderdi Sozialistaren (PSN) idazkari nagusiak, Roberto Jiménezek. Ekitaldian Álvaro Miranda, bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, eta Alberto Catalán, Hezkuntza kontseilaria, ere izan dira.
Lanbide Heziketako Campus berria
Instalazioak Nafarroako Gobernuaren partzelan egingo dira. Lehen San José zentroa zegoen partzela horretan, baina haren inguruan eraiki zuten zentro berri batera lekualdatu zuten eta orain zentro berri horretan eskaintzen du zerbitzua. Hirian bertan dago kokatuta, Ipar Etxabakoitzen eta Mendebaldea auzoaren ondoan, eta eskualdeko hiri garraioa erabiliz hel daiteke eraikinera.
Partzelak 18.000 metro koadro inguru ditu, hortaz, LHko Campus berriko eraikinek izango dituzten 6.800 metro koadroak erraz sartuko dira. Guztira 15.054 metro koadro eraikiko azalera izango dute, hau da, gaur egungo bi zentroek batera duten azalera baino % 50 gehiago.
Gaur egungo instalazioak eta Lanbide Heziketan erabiltzeko teknologia aurreratuak izango ditu, bai osasun alorreko irakaskuntzan bai Donapean irakasten diren diziplinetan baliatzeko. Honako hauek ere izango ditu: espazio erkideak, ekitaldi aretoa, liburutegia, laborategi batzuk, aisirako guneak eta kotxe eta bizikletentzako 80 aparkaleku.
Sanitaria ZIn 600 ikaslek ikasten dute eta hamaika arlo akademiko irakasten dira. Donapea ZIPen, aldiz, 950 ikasle daude eta hamazazpi arlo akademiko irakasten dira. Hortaz, Campus berriak 1.550 ikasle inguru edukiko ditu eta 140 irakaslek baino gehiagok LHko 28 titulu irakatsiko dituzte gutxienez.
Gaur egun dauden instalazioak
Proiektu horren helburua da Sanitaria ZI eta Donapea ZIP zentroen ezaugarriak hobetzea.
Sanitaria Zentro Integratuak Lanbide Heziketako osasun ikasketen arloan Erreferentzia Zentro Nazionalen maila jaso du eta, horregatik, instalazio berriak behar ditu. Horrez gain, gaur egungo eraikina Nafarroako Ospitalearen berritze lanek eta ospitalearen barrutiko bideek oztopatzen dute.
Donapea ZIP Iruña erdigunetik kanpo dago eta garraio publiko bidez iristeko bitarteko gutxi dago. Gaur egungo instalazioak hiru eraikinetan daude banatuta, hiru altuera ezberdin dituzte eta batetik bestera joateko hainbat sarbide daude. Eraikina eta kokapena direla eta ezin daiteke egin irakaskuntza berriei loturiko erronka teknologikoak garatzeko aurreikusitako berritze lan handirik:
- Elektromedikuntzako ekipoak muntatu eta mantentzeko espezializazioen eta graduondokoen eskaintza, elektronikako tituluei loturikoak
- Mantentze Elektronikoko goi mailako teknikaria titulu berriaren eskaintza
- Ibilgailuen industriako teknologia estrategiko berriak sustatzea (ibilgailu hibridoak eta elektrikoak, hidrogenozko pilak).
- Graduondoko prestakuntza espezializatua sortzen ari diren arlo berri horietan.
- Espezializazioa produktu farmazeutikoen ekoizpen prozesuen kudeaketan eta bioteknologian