(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero presidenteordeak, astelehenean, Santanderren egingo den Autonomia Erkidegoetako gobernuen I. Konferentzian parte hartuko du
ostirala, 2011.eko martxoak 18

Konferentzia "Estatuaren dezentralizazio politikoa eta administratiboa hiritarren mesederako sendotzeko eta hobetzeko" sortu da


Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballerok, datorren astelehenean, martxoaren 21ean, Autonomia Erkidegoetako gobernuen I. Konferentzian parte hartuko du. Konferentzia Santanderreko Magdalena jauregian izango da.

Konferentzia Espainiako autonomia erkidegoek, bakoitzak bere eskumenak baliatuz, batak besteari politikaren eta administrazioaren arloan laguntzeko eta elkarlanean aritzeko organo gisa sortu da.  Konferentzia horren bidez autonomia erkidegoen arteko eztabaida leku bat sortu nahi da, "hiritarren mesederako Estatuaren dezentralizazio politikoa eta administratiboa sendotzeko eta hobetzeko".

Ekimena sortzeko "Autonomia Estatutuak garatzeko autonomia erkidegoen topaketak" ekitaldiak hartu dira oinarri; 2008. urtean jarri ziren abian Aragoiko Autonomia Erkidegoak eskatuta. Eztabaida leku hori, hasiera batean, 2006-2008 denboraldian estatutuak berritu zituzten sei autonomia gobernuek osatu zuten eta partaide kopurua handituz joan zen autonomia erkidego guztiek parte hartu zuten arte. Santiago de Compostelan egin zen zortzigarren topaketan eztabaida lekua Autonomia Erkidegoetako Gobernuen Konferentzia bihurtzea erabaki zen. Astelehenean egingo da lehenengoa eta lankidetzan jarraituko dute eta autonomia erkidego guztien arazoei ekingo diete.

Honako hauek ditu helburu: autonomia erkidegoen arteko lankidetza indartzea bakoitzak dituen eskumenak baliatuz, baita Espainiako Gobernuarekiko dituztenak ere, eta Estatuko gaien inguruan ekintza politiko koordinatuak sustatzea. Osoko bilera Konferentziaren organo zuzendari gorena da eta urtero martxoko eta azaroko lehenengo astean ohiko bilera egitea aurreikusi du. Sektorekako bilerak egiteko aukera ere aztertu du, eskumen espezifikoak dituzten presidenteordeekin edo kontseilariekin batera. Presidentea txandakatu egiten da eta bilera hartuko duen erkidegoaren ordezkaria izaten da sei hilez; oraingo honetan Miguel Ángel Revilla Kantabriako presidentea izango da.

Caballero presidenteordea han izango da Ildefonso Sebastiánek, Lehendakaritzaren zuzendari nagusiak, lagunduta. Caballero izendatu zuten organo horretako Nafarroako Gobernuaren ordezkari joan den urrian; baita Alberto Catalán ere, Erakundeekiko harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa