Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hitzarmena Sanz Lehendakariak sinatu du eta, horri esker, zentroak Donapea BHIren lursailetan egingo dira, unibertsitate campusaren ondoan
Ángel Gómez Montoro, Sanz Lehendakaria eta Francisco Errasti hitzarmena sinatzen
(
irudia handitu
)
Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanzek, gaur goizean Nafarroako Unibertsitatearekin eta Medikuntzako Ikerketa Aplikaturako Fundazioarekin (MIAF) lankidetza hitzarmen bat sinatu du teknologiaren ikerketarako hiru zentro berri jartzeko. Hitzarmena Nafarroako Unibertsitateko errektoreak, Ángel Gómez Montorok, eta MIAFeko zuzendari nagusiak, Francisco Errastik, sinatu dute.
Hitzarmenaren bitartez, Nafarroako Gobernuak unibertsitate campusaren ondoko Donapea BHIren lursailak eta instalazioak saldu dizkio MIAFi. Saldu diren instalazioak ez ditu gehiago erabiliko lanbide heziketako ikastetxeak, jarduera Iruñan eraikiko duten Lanbide Heziketako Campus berrira lekualdatuko baitute. Campus berri hori ere gaur aukeztu dute.
Gauzak horrela, Nafarroako Unibertsitateko hiru zentro berri hauek jartzea bizkortuko da: Gaixotasun Ahaztuen Zentroa, Elikaduraren Ikerketa Zentroa eta Bioingeniaritzaren Ikerketa Zentroa.
Sanz Lehendakaria eta Gómez Montoro errektorea beste agintari, ordezkari politiko eta ikertzaile batzuekin, hitzarmena sinatu ondoren
(
irudia handitu
)
Hitzarmenak jasotzen duenaren arabera, hitzarmena sinatu duten instituzio eta eraunde guztiek uste dute ikerketa aurreratua sustatu behar dela unibertsitateen esparruan, hori baita gizartearen garapenerako eta, ikerketa horiek enpresen alorrean aplikatuz, garapen ekonomirako oinarria. Guztiek uste dute, halaber, eraginkorra dela gizakiaren garapenerako osasunaren alorrean aplikaturiko ikerketa, herrialde aurreratuetan zein garapen bidean direnetan.
Hala, ekimen hori MODERNA Planean jasoko da. Nafarroako Foru Erkidegoak berrikuntzan, balio erantsi handian eta horiek osasuna, nekazaritza eta industria eta talentua alor ekonomikoetan aplikatzean oinarrituriko garapen ereduaren alde egindako apustuaren adierazle garbia baita.