(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Artxibo Nagusian 1512. urteari buruzko nazioarteko kongresua egingo da datorren astean osteguna, 2011.eko martxoak 17


Kongresuko plaza guztiak beteta daude, 110 inskripzio egin dira eta


"1512: Conquista e incorporación de Navarra a la Monarquía de España. Procesos de integración en Europa" da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian martxoaren 21etik 24ra egingo den nazioarteko kongresuaren izenburua. Hain zuzen ere, kongresu horren bidez, Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena ospatu nahi da. Topaketa zientifikora joateko plaza guztiak beteta daude, 110 pertsonak eman dute-eta izena.

Kongresuan arlo horretako 32 adituk parte hartuko dute. Horietatik erdiak hizlariak dira eta beste erdiek mahai-inguruak osatuko dituzte. Leku askotakoak dira: gehienak Espainiako autonomia-erkidegoetako 14 unibertsitatetakoak, baina batzuk atzerritik etorriko dira, eta zehatz esanda, leku hauetatik: Napoliko Unibertsitatea, Mexikoko ikastetxea, Université de Bourgogne, Université de Pau et des Pays de l’Adour eta National University of Ireland.

Kongresu hau Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena dela-eta aurten antolatutako ekitaldietako lehenengoa izango da. Kongresu honetan konkista militarraren, Gaztelara juridikoki lotzeko prozesuaren eta Espainiako Monarkian gehitzearen berrikuspen zientifikoa egingo da, gertaera horiek nafarren bizimodua berrorientatu zuten eta. Orain gertaera horien inguruan gogoeta egin nahi da, Europaren eta globalizazioaren testuinguruan.

Nazioarteko kongresuan esperientzia eta ikuspegi desberdinak dituzten espezialista kualifikatuen artean ideiak askatasunez eztabaidatuko dira. Ondo aztertuta dauden gertaeren eta oraindik itzalean dauden gaien inguruko balantze gaurkotua egin nahi da, eta gaur egungo historiografia lan-metodoak hobetzeko eta ikuspegiak aberasteko erabili nahi da.

1512ko konkista orduko gizartea, pentsaera, ekonomia eta testuinguru instituzionala kontuan hartuta soilik azal daiteke. Horregatik, aldaketa haiek bizi izan zituztenen kultura- eta politika-kategoriei arreta berezia eskainiko zaie, gaur egun guztiz desberdinak dira eta.

Bestalde, Nafarroan gertatutakoa hobeto ulertzen da Britainian, Borgonian, Irlandan eta Galesen, Napolin eta Lonbardian antzeko prozesuak gertatu zirela kontuan hartzen badugu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa