(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lantzeko inauteriak Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatu dituzte
osteguna, 2011.eko martxoak 17

Aitorpen horren bidez, originaltasuna dela-eta turismoa handitzen lagundu dezaketen ospakizunak ezagutarazi nahi dira


Lantzeko inauterien irudia.

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Lantzeko inauteriak Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatu ditu.

Lantzeko inauteriek aitorpen hori jasotzeko betekizunak betetzen dituzte, hau da, festa originala dira eta erro sendoak dituzte herrian, bai antzinatasuna dela-eta bai balio etnografiko eta soziokulturalak direla bide. Herritarren parte-hartzea eta Foru Komunitatearen barrutik eta kanpotik erakartzen dituzten bisitarien kopuru handia inauteriek betetzen dituzten beste alderdi batzuk dira.

Sari horren bidez, Foru Komunitatearen lurraldetik kanpo ezagutarazi nahi dira originaltasuna, herri-tradizioa edo balio soziokulturalak direla-eta turismoa handitzen lagundu dezaketen ospakizunak.

Era berean, inauteriak Ondasun Higiezin aitortu dituzte, Kultura Intereseko Ondasunen kategoriaren barruan. Aitorpen horrek aurretik azaldutako betekizunak egiaztatzen ditu, hain zuzen ere, Nafarroako kulturaren adierazpena eta kultura baliabidea dira.

Lantzeko inauteriak

Lantzeko inauteriak herri horretan ospatutako festarik garrantzitsuena da eta hausterreren aurreko egunetan egiten da. Inauterietako astearte gauean, Lantzeko herritarrek Miel Otxin epaitu eta sutan erretzen dute. Miel Otxin lapurra zen eta iraganean inguru guztia hankaz gora jarri zuen. Aurreko egunean lapurra harrapatzeko ekintzak antzezten dira. Astelehenean Miel Otxin herriko kaleetan eramaten dute, baita epaitu aurreko orduetan ere. Miel Otxin sutan erretzen den bitartean, auzokoek Lantzeko zortzikoa dantzan egiten dute inguruan, txistuak eta danbolinak lagunduta.

Miel Otxin lapurrak espiritu txarrak irudikatzen ditu. Lantzeko antzezpenean beste pertsonaia batzuk izaten ditu lagun, hala nola Ziripot, belarrez edo iratzez betetako zakuz jantzia, ia-ia zutik ere eutsi ezin diona; Zaldiko, erdi gizona-erdi zaldia, ibilbide osoan Ziripot lurrera behin eta berriro botatzen duena; arotzak, Zaldikori ferrak jartzen dizkiotenak; eta Txatxoak, Lantzeko herritarrak irudikatzen dituztenak, aurpegia estalita eta arropa zahar eta koloretsuekin jantzita. Azken horiek galtzuzko erratzekin jotzen dituzte antzezpena ikustera hurbiltzen diren guztiak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa