(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gareseko ikastetxe publikoa zabaltzeko lanen lehenengo fasea osatu da asteartea, 2011.eko martxoak 15

Lau gela egin dira, 670.083 euroko inbertsioa eginda


Gareseko ikastetxe publikoa zabaltzeko lanen inaugurazioa.

Catalán, Gareseko ikastetxe publikoa zabaltzeko lanen inaugurazioan. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Hezkuntza kontseilariak Gareseko ikastetxe publikoa bisitatu du gaur goizean zentroan oraintsu egindako zabalkuntza lanak ikusteko. Bisita horretan, Patxi Esparza Ikuskaritza eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak, Feliciano Vélez herriko alkateak eta Juana María Ostiz ikastetxeko zuzendariak ere parte hartu dute.

Jarduna Nafarroa 2012 Planera bilduta dago. 670.083 euroko inbertsioari esker, eraikin berria egin da, behe solairukoa, gelei erantsita, 1.162 metro koadrokoa. Eraikin hori Haur Hezkuntzako ikasleentzat izango da.

Lau gela arrunt, psikomotrizitate gela bat eta informatika gela bat eraiki dira, baita beste espazio erkide batzuk ere, hala nola atezaintza, idazkaritza, logopedaren eta orientatzailearen bulegoak, irakasleen gela, biltegiak eta komunak (bi ikasleentzat, bat irakasleentzat eta beste bat patioarekin lotuta).

Proiektua Asoarq, Arquitectos Asociados, SL estudioak idatzi du eta lanak VDR Mutilva, SL eraikuntza enpresak gauzatu ditu

.
Ikastetxearen instalazio berriak

Ikastetxearen instalazio berriak. ( irudia handitu )

Modu horretan, Gareseko ikastetxe publikoa zabaltzeko lanen lehen fasea osatu da, eta horrekin zentroak epe laburrean dituen beharrizanak konpondu dira. Gaur egun, eskualdeko 422 ikaslek zentro horretan ikasten dute. 206 D ereduan ari dira (euskaraz eta gaztelania irakasgai moduan), 112 G ereduan (gaztelania hutsez) eta 104 A ereduan (gaztelaniaz eta euskara irakasgai moduan).

Bigarren fasea

Aurreikuspenen arabera, Hezkuntza Departamentuak hurrengo legegintzaldian zabalkuntza lanen bigarren fasea gauzatuko du. Proiektua idatzita dago eta, horren arabera, Haur Hezkuntzako zortzi gela arrunt eta bikoizteko gela bat eraikiko dira, baita lau komun eta biltegiak ere. Azalera eraikia 994 metro koadrokoa izango da.

Zabalkuntzaren kostu osoa (lehenengo eta bigarren faseak barruan hartuta) 1,7 milioi eurokoa da. Jardun hori dela bide 2.156 metro koadro eraikiko dira, Haur Hezkuntzako hamabi gela, hau da, lau lerro osorik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa