(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tafallako Espezialitateen Zentroak 6,1 milioi euroko inbertsioa izango duela aurreikusi da asteartea, 2011.eko martxoak 15

Obrak 2012. urtearen erdialdera amaituko direla uste da


Kutz kontseilaria Tafallako Espezialitateen Zentroaren aurkezpenean ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Tafallako Espezialitateen Zentro berria egiteko obrak esleitzeko prozedura hasi du. Esleipen hori burutzea Nafarroa 2012 Planean dago jasota eta 6.168.551 euro inbertituko dira; horietatik 6.104.464 euro proiekturako izango dira eta 64.086 obra zuzentzeko. Obrak 2012. urtearen erdialdera amaituko direla uste da.

Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcelyk, udalerriko alkatea, Cristina Sota, ondoan duela, proiektuaren xehetasunak azaldu ditu.

Tafallako Espezialitateen Zentroak Tafalla, Erriberri, Azkoien, Zarrakaztelu eta Artaxoa inguruetako herrietako 46.043 biztanleri emango die arreta, zehazki 39.297 helduri eta 6.746 umeri

Zentro berria Tafallako udalak lagatako 5.758 m2-ko lursailean egingo dute, gaur egungo osasun zentrotik gertu. Espezialitateen Zentroa egiten dutenean Lehen Mailako Arreta eta Larrialdietako Zerbitzua jarriko dute osasun zentroan.

Eraikinak 4.358 m2 (3.332 m2 erabilgarri) ditu eta erdisotoak, beheko solairuak eta lehenengo solairuak osatzen dute. Beheko solairuko atondoa da eraikinaren gainerako lekuetarako abiapuntua, han baitaude eskailera nagusia eta bi igogailu. Zentroko eremuak gune horri lotuta daude, hala, gela horiek autonomiaz erabili ahal izango dira ordutegia edozein dela ere.

Lehenengo solairuan dauden Buruko Osasunaren Zentrotik eta Emakumearentzako Arreta Zentrotik ateratzeko eskailera batek ere komunikazio bertikalen multzoa osatzen du. Bestalde, erdisotoko solairuan jarduera asistentzialerako gelak daude.

Proiektua ASOARQ Arquitectos enpresak diseinatu du.


Tafallako Espezialitate Zentroa izango denaren irudia

Zerbitzuen banaketa

Erdisotoko solairuak 1.311 metro koadro eraiki ditu eta 568 metro koadro erabilgarriak dira. Eremu hauek osatuko dute erdisotoa: osasun langileentzako barne eremuak, gela teknikoek eta instalazio nagusiek eta Espezialitateen Zentroko, Emakumearentzako Arreta Zentroko eta Buruko Osasunaren Zentroko biltegiak.

Solairu hori eremu mugatua da eta kaletik sartzeko sarrera independentea izango du; osasun langileek eta mantentze lanak egiten dituzten langileek bakarrik erabili ahal izango dute. Eraikinaren barruan izanik sartzeko beste sarrera mugatu bat ere izango du solairuak, gelak lotzen dituen gune nagusiaren bidez.

Erdisotoko solairua laguntzeko ez diren jardueretarako izango da, hau da, atsedenlekua, liburutegia eta langileen aldagelak, zuzendarien bulegoak, biltegiak eta instalazioen gelak egongo dira.

Lursailaren desnibela erdisotoa egiteko aprobetxatu da. Argi eta aireztatze naturalak ditu eraikinaren ekialdeko fatxadaren eta San Martín de Unx kalearen artean iragazki moduko bat sortzen duen patio ingeles baten bidez. Hala, langileen guneko gelek pribatutasun handiagoa izango dute eta instalazioen gunerako sarbide independentea erraztuko da.

Bestalde, eraikinaren beheko solairuak 1.931 metro koadro eraiki ditu (1.770 metro koadro erabilgarri) eta Espezialitateen Zentroa jarriko dute. Zentro horrek eremu hauek izango ditu: errehabilitaziorako (kontsultarako hiru gela eta gimnasio bat aldagelekin, elektroterapiarako lau box eta banakako terapiarako bost box), traumatologiako kontsultarako hiru gela, otorrinolaringologiako kontsultarako hiru gela, dermatologiako kontsultarako lau gela eta interbentzio txikietarako gela bat eta zentroko erabilera anitzeko areto nagusi bat.

Solairuaren ardatza erdigunean jarritako korridore ireki bat da eta handik kontsulta geletara eta itxarongeletara sar daiteke. Kontsulta gelak zeharka jarriz gero, zentroa malgutasunez antolatzea laguntzen du.

Kontsultarako gelak fatxadako hutsune horizontal baten bidez argituko dira. Hutsune horiek gora edo behera begira jar daitezkeen xafla horizontaldun pertsiana bat izango dute.

Itxarongelak korridorearen beste aldean jarriko dira ipar-mendebaldera begira. Itxarongelen aldeko fatxada beiraz hornituko da, aluminiozko xafladun kanpoko sareta bertikal baten bidez. Sareta horrek itxarongelei eguzki izpiek zuzenean jotzea eragotziko du.

Errehabilitaziorako eremua gelak banatzen dituen korridorera atxikita dagoen gune independentea da.

Lehenengo solairuak, aldiz, 1.116 metro koadro eraiki eta 938 metro koadro erabilgarri ditu. Alde horretan dauden Emakumearentzako Arreta Zentroa (zazpi kontsulta gela, harrera eta itxarongela), Buruko Osasunaren Zentroa (helduentzako zazpi kontsulta gela eta bat haurrentzat, harrera, itxarongela, botikategia eta taldeetarako bi gela) eta instalazioen eremua.

Eraikinaren ezaugarriak

Itxiturak fatxada aireztatuen bidez egingo dira; fatxada horiek metalezko profil multzoaren gainean jarritako aluminiozko erretiludun kanpoko itxitura baten bidez osatuko dira.  Fatxadako hutsuneak eguzkitik babesteko gora eta behera begira jar daitezkeen aluminiozko xafladun pertsianak erabiliko dira.

Mendebaldeko fatxadaren itxitura beirazkoa da erabat, eta mantzentze lanetarako kanpoko galeria du. Galeria aluminiozko xafla bertikalen bidez dago itxita; xafla horiek, halaber, eguzkitik babesten dute, itxarongelei pribatutasuna ematen die eta argi naturala mantentzen dute. Fatxadarako irtenbide horiek ezarriz, eraikinaren irudian beira eta aluminoa dira nagusi.

Kanpoaldeko egurra aluminio lakatua da zubi termikoaren hausturarekin. Mendebaldeko fatxadako beirak eguzkitik babestuko du.

18 leku izango dituen aparkaleku bat ere egitea aurreikusi da.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa