(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru deialdi ireki dituzte toki entitateei gazteriari zuzenduriko ekintzetarako laguntzak emateko osteguna, 2011.eko martxoak 10

Diru-laguntzak gazteriariaren alorreko politika publikoak sustatzeko, gazteentzako guneak hornitzeko eta gazteentzako informazio zerbitzuei laguntza emateko erabiliko dira


Nafarroako Gazteriaren Institutuak iragarri du zabalik dela toki entitateentzako diru-laguntzak eskatzeko epea. Diru-laguntza horiek hiru programa hauek garatzeko izango dira:  gazteriaren alorreko politika publikoak sustatzea, 30 urtetik beherako gazteek erabil ditzaketen guneak hornitzea eta gazteentzako informazio zerbitzuei laguntza ematea. Nafarroako Gobernuak 590.000 euroko gastua bideratuko du horretarako 2011. urtean.

Honako hauek dira irekitako deialdiak:

· 26/2011 Foru Agindua, otsailaren 2koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onesten dituena, gazteria arloko tokiko politika publikoak bultzatu eta babesteko 2011. urtean.

· 33/2011 Foru Agindua, otsailaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateek 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako guneak hornitzeko diru-laguntzen oinarriak onesten dituena.

· 2E/2011 Foru Agindua, otsailaren 8koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, toki entitateetako gazteentzako informazio zerbitzuetarako laguntzen deialdia onesten duena, langileak kontratatzeko eta ekipamendua erosteko.

Gazteria arloko tokiko politika publikoak bultzatzeko eta gazteentzako guneak hornitzeko diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea  2011ko martxoaren 23an amaituko da eta gazteentzako informazio zerbitzuetarako laguntzen eskaerak aurkezteko epea 2011ko martxoaren 25ean.

Laguntza horien deialdiek hainbat helburu dituzte: gazteentzako guneak sortzea, esaterako, sozializatzea eta balio demokratikoak sustatzeko elkarguneak, gazteen arloko politiketan adituak diren profesionalak kontratatzea, Foru Erkidegoan gazteentzako informazioaren sarea sendotzea eta zabaltzea gazteek eskuragarri dituzten baliabideak zeintzuk diren jakin dezaten dituzten aukerak hobetu eta gizarteko bizitzan parte hartzeko, eta gazteriaren arloko tokiko planak egin eta garatzea.

Hiru deialdien inguruko informazioa irakurtzeko, eskaera egiteko orriak lortzeko eta eskaera online izapidetzeko jo Nafarroako Gazteriaren Institutuaren web orrira, eta han "programak" atalaren barruan "laguntzak toki entitateei" jartzen duen lekuan klik egin.  Nafarroako Gazteriaren Institutuaren egoitzan ere deialdien inguruko informazioa jaso eta agiriak entregatu daitezke, Yanguas y Miranda kaleko 27. zenbakian, Iruñan.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa