(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak abian jarri du MODERNA Plana eta horren garapena kudeatuko duen fundazioa asteazkena, 2011.eko martxoak 9

Sanz Lehendakaria bostehun gonbidatu baino gehiago izan dituen aurkezpen ekitaldian izan da


Moderna fundazioko kideak, haritz sinboliko bat landatu dutenean ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaur, MODERNA Plana jarri du abian plan horren garapena eta zaintza kudeatuko dituzten Fundazioa eta partzuergoa eratzeko eta aurkezteko ekitaldian. Nafarroako garapen ekonomikorako eredua datozen hogei urteetan aldatzea bultzatuko duen plana gaur goizean jarri dute abian Baluarte aretoan. Han izan da Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz. Bostehundik gora izan diren gonbidatuen artean Foru Erkidegoko agintari nagusiak izan dira, baita gizarte erakundeen eta enpresen ordezkariak ere, eta MODERNA ekintza plana eta estrategia orokorra diseinatzeko orduan parte hartu duten sektore publiko eta pribatuko hainbat profesional. Ekintza  planaren helburua Nafarroako egungo ekoizpen eredua aldatzea da osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia oinarri hartuta.

Sanz Lehendakariak hauxe adierazi du bere mintzaldian: "Moderna Plana gizartea eraldatzeko eredua da, publikoa eta pribatua denaren arteko erlazio sistema, gizarte oparoagoa izatea lortzeko, aberastasunen banaketa bidezkoagoa duena, solidarioa eta ingurumenaren eta ekonomiaren iraunkortasunaren aldekoa dena". 

Horren ostean, ikus-entzunezko proiekzio baten bidez Plana egiteko hiritarren eta adituen parte hartze prozesua erakutsi dute, baita plana babesteko gizartearen eta instituzioen adostasuna lortzeko ahalegina ere.  Ekitaldia amaitzeko Moderna Fundazioko kideak aurkeztu dituzte eta Nafarroaren hazkundearen sinbolo gisa haritz bat landatu dute. 

Fundazioa eratu eta MODERNA Plana abian jarri ondoren amaitu da 2008an egiten hasi ziren plan estrategikoa. Honako hauek izan dira plan estrategikoaren sustatzaileak: UPNren Nafarroako Gobernua, PSN, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, UGT eta CCOO eta Nafarroako bi unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea. Horiez gain, bi urte baino gehiagoz 5.000 lagun baino gehiagoren ekarpenak bildu dituzte.

Nafarroa da Espainian ezaugarri horiek dituen plana abian jarri duen lehenengo autonomia erkidegoa. Plana egiteko funtsezkoak izan dira herritarren partaidetza eta instituzioen adostasuna eta hala izango dira plana garatzeko ere. Nafarroan ekonomia berri bat sustatzea du helburu planak eta, horretarako, datozen hogei urteetan foru erkidegoak bete beharreko erronkak, metodologia eta ardatz nagusiak zehazten ditu, baita esparru bakoitzerako helburu zehatzak eta 458 ekintza ere.

Moderna Plana 2010eko ekainaren 21ean onetsi zuten erakunde sustatzaileek. Bestalde, Nafarroako Gobernuak ekainaren 28an onetsi zuen Plana eta, ondoren, Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen 2010eko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran % 76ko babesa izan ondoren. UPN, PSN, CDN eta IUren aldeko botoak jaso zituen eta NaBairen kontrakoa.

Moderna Fundazioa

Ekitaldian, gaur goizean, Baluarte aretoan eratu den MODERNA Fundazioaren partzuergoa aurkeztu dute jendaurrean. Partzuergoa MODERNA Fundazioa zuzentzeko eta gobernatzeko organo gorena da eta esparru publikoko hamabost ordezkarik eta enpresen eta profesionalen esparruko beste hamabost ordezkarik osatzen dute.

Nafarroako Lehendakaria da Partzuergoaren eta Fundazioaren buru eta kide hauek ere osatzen dute: Nafarroako Gobernuko zazpi kontseilarik, Nafarroako Gobernuak izendatuta Planaren erakunde sustatzaileetako zazpi kidek, erakunde bakoitzetik bat, Nafarroako Parlamentuak aukeratutako bost kidek eta, Nafarroa Fundazioak eskatuta enpresak eta erakunde sustatzaileak dibertsifikatzeko, tokiko mailan, estatuan edo nazioartean entzute handiko profesionalen eta enpresarien artean sortzaileek aukeratutako hamabost kidek.

Fundazioa eta partzuergoa eratu ondoren, gaur goizean bertan egin dute partzuergoaren lehenengo bilera. Bilera horretan Mª José Ballarín izendatu dute Fundazioaren presidenteorde.

MODERNA Plana, Nafarroako garapen ekonomikorako eredu berria

MODERNAren sustatzaileak izan ziren zazpi instituzio eta erakundeek Planarekiko duten konpromisoa berretsi dute, baita kudeaketa eta finantzazio ereduarekiko ere. Horrek datozen hogei urteetan Planak ezartzen dituen erronka guztiak betetzeko bidea emango du. Erronka horiek betez ekoizpen eredua aldatuko da eta Nafarroa oparoagoa izatea lortuko da, bizi kalitate hobea izango du eta ingurumenari dagokionez iraunkorra izango da.

Hauexek dira Moderna Planaren helburu nagusiak: oparotasun handiagoa lortzea eta, hala, Nafarroa biztanleko BPGren eta aberastasunaren bidezko banaketaren Europako eskualdeen zerrendan hasierako hogei eskualdeen artean izatea, giza garapen handiagoa lortzea eta Nafarroa, Giza Garapenaren Adierazleari (GGA) dagokionez, Europako lehen hamar eskualdeetako bat izatea, horretarako kalitate handieneko osasun laguntza eta hezkuntza sistema bikaina eskainita eta ingurumenaren iraunkortasuna areagotzea eta parametro horretan Nafarroa Europako lehen hogei eskualdeetako bat izatea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente de Navarra, Miguel Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa