Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Laguntzak jasoko dituztenak hiru programa hauen erakunde kudeatzaileak dira: gizarte integraziorako etxebizitza eskuratzeko, gutxiengo etnikoak gizartean integratzeko eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenak kontratatzeko programak.
Nafarroako Aldizkari Ofizialak, gaur, asteazkena, martxoak 2, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren hiru foru agindu argitaratu ditu. Agindu horietan hiru programa hauetako bakoitzerako diru-laguntzen deialdiak arautzen dira: gizarte integraziorako etxebizitza eskuratzeko programa, gutxiengo etnikoekin esku-hartze sozialeko proiektuak eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenak kontratatzeko programa.
Otsailaren 21eko 4E/2011 foru aginduak tokiko entitateen gutxiengo etnikoak gizartean integratzeko proiektuei diru-laguntzak emateko deialdia arautzen du. Helburu horretarako, Nafarroako Aurrekontu Orokorrek 250.000 euroko gastuen partida dute.
Otsailaren 21eko 5E/2011 foru aginduak gizarte bazterketa pairatzen duten pertsonak kontratatzeko gizarte enplegu babestuko proiektuentzako diru-laguntzak arautzen ditu.Laguntza horien onuradunak tokiko erakundeak eta gizarte ekimenak dituzten erakundeak dira. Erakunde horiek oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonak aldi baterako kontratatzeko ekimenak burutzen dituzte lan merkatuan sartzeko aukerak hobetzen dituzten lanbide trebetasunak errazteko. Diru-laguntza horietarako gastu partida 4 milioi euro da.
Azkenik, otsailaren 21eko 6E/2011 foru aginduak irabazi asmorik gabekoak diren eta Gizarte Integraziorako Etxebizitzen (GIE) eta Gizarte Integraziorako Errentako Etxebizitzen (GIEE) programa kudeatzen duten gizarte ekimeneko erakundeen proiektuetarako diru-laguntzak arautzen ditu. Proiektu horietan gizarte ekimeneko erakundeek parte hartzen dute, eta erakunde horiek, helburu horretarako, hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuarekin. Laguntzen deialdia programan parte hartzeagatik sortutako funtzionamendu gastuak ordaintzeko dira. 2011n diru-laguntza horietarako ezarritako gastu partida 368.500 euro da; kopuru horren jatorria nafarrek PFEZ aitortzean gizarte gastuetarako ematen dituzten zergen funtsaren % 0,7 da.