Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
8,3 milioi euroko aurrekontua izan duen instalazioak inprimatze funtzionalean espezializaturiko zentro teknologikoa eta enpresen mintegi bat ditu
Roig, Sáiz, Torres, Ganuza eta Castaño Sanz Lehendakariaren hitzaldia entzuten
(
irudia handitu
)
Instalazioa Fundación Cetena fundazioak kudeatu du; enpresen mintegia, aldiz, CEIN sozietate publikoak kudeatu du.
Miguel Eguía Arte Grafikoen eta Ikusmen Arteen Zentro Teknologikoa
(
irudia handitu
)
Inprimatze funtzionalean espezializatua
CTEL Fundación Cetena, Centro de Innovación y Tecnología - CIT fundazioaren kide da eta CEMITEC eta CITEAN zentro teknologikoek ere osatzen dute. Hasieratik, CTELek CEMITEC du kide estrategiko gisa, esperientzia handikoa baita material funtzionalak egokitzen eta Inkjet teknologiaren bidezko inprimatze funtzionalean.
Miguel de Eguía Zentro Teknologikoaren (CTEL) egitekoa enpresen sareko lehiakortasuna hobetzen laguntzea da inprimatzearen alorrean berrikuntzak gehituz.
Inprimatze funtzionalean espezializaturik dago (Printed Intelligence) kostu txikiko produktuak modu masiboan lortzeko (gaur egungo aukerei dagokienez). Inprimatze funtzionalak inprimatzeko teknologia tradizionalak erabiltzen ditu material aurreratuak eta funtzionalak baliatuz (tinta eroaleak, bioaktiboak, eta abar). Kostu txikiko ekoizpen handia lortzeko gai den teknika bobina bidezko inprimatzea da, "Roll-to-Roll" (R2R) izenez ezagutzen dena.
"Printed Intelligence" arte grafikoen eta IKTren sektorearen etorkizunean hedatzeko aukera gisa proposatu da. Alor horretan bakarrik espezializaturik dagoen Espainiako lehenengo zentro teknologikoa da eta helburua Estatuko erreferentea izatea da.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.