(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Eguía Arte Grafikoen eta Ikusmen Arteen Zentro Teknologikoa ireki dute Lizarran asteazkena, 2011.eko martxoak 2

8,3 milioi euroko aurrekontua izan duen instalazioak inprimatze funtzionalean espezializaturiko zentro teknologikoa eta enpresen mintegi bat ditu


Lizarrako zentro teknologikoa ireki dute

Roig, Sáiz, Torres, Ganuza eta Castaño Sanz Lehendakariaren hitzaldia entzuten ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, gaur, Miguel de Eguía Arte Grafikoen eta Ikusmen Arteen Zentro Teknologikoa ireki du. Proiektua 2012 Nafarroa Planaren barruan egin da eta 8,3 milioi euro inbertitu dira. Zenbateko horretatik 6.850.000 euro Espainiako Estatuak eman ditu, Nafarroako Gobernuak 1.200.000 euro eta Lizarrako Udalak 300.000 euro.

Ekitaldian María Luisa Castañok, Lankidetza Publiko-Pribatuko Estrategien zuzendariorde nagusiak, parte hartu du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren partez. Halaber, Foru Erkidegotik José María Roig Aldasoro, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, Elena Torres Miranda, Nafarroako Parlamentuko presidentea, Elma Sáiz Delgado, Nafarroako Gobernuaren ordezkaria, eta Begoña Ganuza Bernaola, Lizarrako alkatea, joan dira ekitaldian; baita alderdi politiko batzuetako ordezkariak eta eraikuntza enpresako arkitektoak eta teknikariak ere.

Zentro berria Lizarrako industrialdean dago, M.R.M. Arquitectos arkitektura estudioak diseinaturiko eraikinean. Azpiegitura enpresako eta berrikuntzako jarduerak sustatzeko bi zuzkidura espezializatuk osatzen dute: bata arte grafiko eta ikusmen arteen zentro teknologikoa (CTEL) da eta, bestea, enpresen mintegia. Construcciones Elcarte enpresaren ardura izan da azpiegitura egitea.

Ekipamenduari dagokionez, zentroan solairu pilotu bat jarri dute berriki, herriko udalak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzaturikoa. Bestalde, zentroari ekiteko fasea (2010 eta 2011) Nafarroako Gobernuak ordaindu du.

Instalazioa Fundación Cetena fundazioak kudeatu du; enpresen mintegia, aldiz, CEIN sozietate publikoak kudeatu du.



Lizarrako zentro teknologikoa ireki dute

Miguel Eguía Arte Grafikoen eta Ikusmen Arteen Zentro Teknologikoa ( irudia handitu )

Inprimatze funtzionalean espezializatua

CTEL Fundación Cetena, Centro de Innovación y Tecnología - CIT fundazioaren kide da eta CEMITEC eta CITEAN zentro teknologikoek ere osatzen dute. Hasieratik, CTELek CEMITEC du kide estrategiko gisa, esperientzia handikoa baita material funtzionalak egokitzen eta Inkjet teknologiaren bidezko inprimatze funtzionalean.

Miguel de Eguía Zentro Teknologikoaren (CTEL) egitekoa enpresen sareko lehiakortasuna hobetzen laguntzea da inprimatzearen alorrean berrikuntzak gehituz.

Inprimatze funtzionalean espezializaturik dago (Printed Intelligence) kostu txikiko produktuak modu masiboan lortzeko (gaur egungo aukerei dagokienez). Inprimatze funtzionalak inprimatzeko teknologia tradizionalak erabiltzen ditu material aurreratuak eta funtzionalak baliatuz (tinta eroaleak, bioaktiboak, eta abar). Kostu txikiko ekoizpen handia lortzeko gai den teknika bobina bidezko inprimatzea da, "Roll-to-Roll" (R2R) izenez ezagutzen dena.

"Printed Intelligence" arte grafikoen eta IKTren sektorearen etorkizunean hedatzeko aukera gisa proposatu da.  Alor horretan bakarrik espezializaturik dagoen Espainiako lehenengo zentro teknologikoa da eta helburua Estatuko erreferentea izatea da.


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Discurso Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa