(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroako Liburutegi Nagusia eta Filmoteka inauguratu du asteartea, 2011.eko martxoak 1

Instalazioek 1.245.000 agiri gordetzeko edukiera dute eta agiri horietatik 145.000 nahi duenak ikusi ahal izango ditu. Datorren asteazkenean irekiko dituzte ateak


Nafarroako Liburutegi Nagusia eta Filmotekako agintarien eta langileen argazkia

Nafarroako Liburutegi Nagusia eta Filmotekako agintarien eta langileen argazkia ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanzek, gaur goizean ireki du Nafarroako Liburutegi Nagusia eta Filmoteka berria. Instalazioa INNAC (Nafarroako Ikus-Entzunezko eta Zinematografiako Institutua) fundazioaren egoitzak ere osatzen du.  Instalazioa Iruñako Mendebaldea auzoan dago eta, asteazkenetik, martxoaren 2tik aurrera zabalik egongo da; jendearentzako ordutegia 8.30etik 20.30era izango da.

Zuzkiduraren aurrekontua 25,7 milioi euro izan da, 2012 Nafarroa Planaren barruan egin da eta 1.245.000 agiri gordetzeko lekua du. Agiri horietatik 145.000 agiritarako sarbidea edozeinek izango du.

Irekiera ekitaldian Juan Ramón Corpas, Kultura eta Turismoko kontseilaria, Elena Torres, Parlamentuko presidentea, eta Yolanda Barcina, Iruñeko alkatea izan dira. Horiez gain, Nafarroako kulturarekin loturiko beste agintari eta pertsona ezagun batzuk izan dira.

Irekiera ekitaldian Nafarroako antzinako irudiak proiektatu dituzte eta Soledad Puértolasek, idazlea eta Instituto Cervantes institutuko eta Real Academia de la Lengua Españolako kidea denak (g besaulkia), hitzaldia eman du.


Agintariek erakusketa ikusi dute

Agintariek Nafarroako Liburutegia erakusketa ikusi dute ( irudia handitu )

Ondoren, agintariak eraikinean barrera ibili dira eta "Nafarroako Liburutegia" erakusketa ikusi dute. Erakusketa horrek liburutegiko bildumen eta zerbitzuen ibilbide laburra eskaintzen du. Azkenik, higiezineko beheko solairuan instalazioaren irekieraren plaka desestali dute.

Eraikinaren ezaugarriak

Liburutegia Antonio Pérez Goyena pasealekuko 3. zenbakian dago, Mendebaldea auzoan (Iruña). 8.450 metro karratuko partzela da. Beheko solairua, bi maila eta sotoa ditu, eta 19.000 metro karratu inguruko azalera eraikia.

Obra Fomento de Construcciones y Contratas, Construcción, S.A. eta Sociedad Anónima Navarra de Construcción "SANCO" sozietateek osaturiko Nafarroako Liburutegia aldi baterako enpresa elkarteak burutu du Manuel Ferrer Sala arkitektoaren zuzendaritzapean.

Instalazio berria "liburutegi nagusia" da eta Foru Erkidegoko organo bibliografiko gorenaren eginkizunak ditu. Halaber, modu osagarrian, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren zentro koordinatzaile gisa jardungo du. Liburutegien sistema hori 93 lokalek (liburutegi horietatik 23 berriak edo azken urteetan berritu dira), Iruñako hiriguneko eta eskualdeko liburutegi publikoak eta Mendebaldea hiriguneko eta inguruetako liburutegi publikoak osatzen dute.

Liburutegi nagusian guztientzako informazioa eskuratzeko eta ezagutzarako, informatzeko, bai liburutegiko baliabideen inguruan bai gizartearentzat informatzeko interesekoak diren beste baliabide batzuen inguruan, etengabe trebatzeko eta autoikaskuntzarako, irakurketa sustatzeko, hezkuntza eta ikerketa babesteko, aisialdirako edo kulturarekin loturiko topaketetarako eta Nafarroako Filmotekaren eginkizunak gauzatuko dira.

Dokumentazioa:
Visitas guiadas a la Biblioteca General y Filmoteca de Navarra
Distribución de espacios de la Biblioteca General y Filmoteca de Navarra
Intervención del Presidente de Navarra, Miguel Sanz Sesma

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa