(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero presidenteordea Foruzaingoaren Eguneko ekitaldi instituzionalaren buru izan da Elizondon (Baztanen) asteartea, 2011.eko martxoak 1

Nafarroako Gobernuak aurten zerbitzu aipagarriengatik 12 domina, 46 zorion eta ohorezko 9 metopa eman ditu


Caballero foruzainak ikuskatzen Foruzaingoaren Eguneko ekitaldi nagusiaren aurretik.

Caballero foruzainak ikuskatzen Foruzaingoaren Eguneko ekitaldi nagusiaren aurretik. ( irudia handitu )

Javier Caballero lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria Foruzaingoaren zaindariaren eguna (Guardako Aingeru santua) ospatzeko ekitaldi instituzionalaren buru izan da gaur goizean Elizondon. Ekitaldi horretan, azken urtean zerbitzu nabarmenak egin dituzten agenteei edo kidegoarekin lankidetzan aritu diren pertsonei 12 domina eta ohorezko 9 metopa eman dizkiete. Horrez gain, 40 agentek zorion publikoak jaso dituzte meritu profesionalengatik.

Caballero presidenteordearen hitzaldia euskaraz hasi da eta amaiera ere euskaraz izan du. Presidenteordeak 2006. urtetik foruzaingoaren Eguna ospatzeak duen izaera ibiltariaren garrantzia nabarmendu du, horri esker Nafarroako Gobernuak kidegoa Foru Komunitate osoan modu homogeneoan "hedatzea" bermatzeko "apustu estrategikoa" ikusten baita, "herritarrei zerbitzu hobea emateko", baita agenteeen zereginak "toki errealitatera" modu optimoan egokitzeko ahalegina ere.

Zehatz esanda, Caballerok Elizondoko polizia-etxeak azken lau urteetan garatu duen lana azpimarratu du, bere ustez Nafarroako Gobernuak ezarritako "segurtasun zerbitzu integralaren" ereduaren adibidea baita. Ingurura egokituta dagoen erakusgarri, polizia-etxe horrek duela gutxi abian jarritako ‘Adineko bat ere ez bakarrik baserrietan’

kanpaina nabarmendu du. Horren arabera, inguru bakartuetan bizi diren hirugarren adineko pertsonen errolda egingo da eta, besteak beste, inguruko osasun eta gizarte bitartekoekin koordinazioa bultzatuko da herritar horien segurtasuna eta arreta bermatzeko.
Agenteak eta gonbidatuak Baztango frontoian egindako ekitaldian.

Agenteak eta gonbidatuak Baztango frontoian egindako ekitaldian. ( irudia handitu )

Horrez gain, Caballero presidenterodeak azken bi legegintzaldietan kidegoaren balantzea egin du eta izandako aldaketa kuantitatibo eta kualitatiboak nabarmendu ditu. Modu horretan, presidenteordearen esanetan, Foruzaingoak 1.095 efektibo ditu -2003an karguaz jabetu zenean zeuden langileak baino %75 gehiago- eta aldi honetan irismen esparrua handitu du Altsasun, Lizarran, Zangozan, Tafallan eta Elizondon instalazio berriak jarrita edo zeudenak hobetuta. Duela zortzi urte Iruñean eta Tafallako polizia-etxe ireki berrian eginkizunak pilatu egiten ziren. Presidenteordeak nabarmendu duenez, duela zortzi urte "nagusi zen polizia administratiboaren orientazioa" bilakatu egin da eta esparru berriak barruan hartu eta sakontzen ditu orain.

"Urte hauetan, eta utzidazue atzera begiratzen, Foruzaingoaren eraketa bera asko aldatu da, ez alderdi kuantitatiboari dagokionez bakarrik, baita antolaketari eta eginkizunei dagokienez ere, bai lan esparruan bai kidegoaren kulturan; kidego profesionala eta modernoa da, eta batez ere herritarren segurtasunean aritzen da, baina beste jardun batzuk gero eta gehiago egiten ditu, hala nola ikerketa zientifikoa, trafikoa, polizia judiziala edo informazio espezializatua", azpimarratu du.

Ekitaldian Santiago Aldako Baztango alkateordea eta Lander Santamaría zinegotzia egon dira, baita parlamentarien talde zabala ere, hala nola UPNko Carmen Ferrer eta Amaia Otamendi; PSNko Amanda Acedo, Samuel Caro eta José Javier Monzón; eta CDNko José Andrés Burguete. Javier Muñoz Nafarroako fiskalburua, María Caballero senataria, Helio Robleda Comptos Ganberako lehendakaria eta Ana Elizalde Iruñeko Herritarren Segurtasun arloko zinegotzia ekitaldian egon dira.

2010eko memoria: 52 kilo droga konfiskatuta, 1.632 atxiloketa eta 28.500 salaketa

Gaurko ekitaldian Foruzaingoaren 2010eko memoria ere aurkeztu da. Iaz kidegoak 7.483 salaketa penal jaso zituen, 5.274 atestatu penal izapidetu zituen, 52 kilo droga konfiskatu zituen (25 kilo ‘speed’ eta zortzi kilo kokaina, besteak beste), 28.500 salaketa administratibo egin zituen hainbat esparrutan eta 1.632 pertsona atxilotu zituen. Zifra horiek "ezinezkoak ziren duela zortzi urte" esan du Caballerok.

Herritarren Segurtasun arloan, Foruzaingoaren lan esparru nagusian, iaz 59.810 pertsona eta 38.361 ibilgailu identifikatu ziren eta 822 pertsona atxilotu ziren, kopuru osoaren erdia. Gainera, Herritarren Segurtasun arloan 190 egozketa, 6.595 zainketa eta 5.662 polizia kontrol egon ziren, 6.032 zabaltze estatiko eta 605 kontzentrazio edo manifestazio babestu ziren. 2.401 droga-konfiskatze egin ziren, 2.383 salaketa egin ziren drogak kontsumitu edo edukitzeagatik eta 2.220 salaketa penal jaso ziren.

Presidenteordearen esanetan, oinez egindako 12.892 orduak Foruzaingoa "egunero herritarrengandik hurbil egotearen indize ona dira". Caballerok Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren arloan egindako lana ere aipatu nahi izan du. 2010ean 542.400 abiadura-kontrol egin zitzaizkien ibilgailuei, alkohola kontsumitzeagatik 48.272 kontrol egin ziren eta drogen 325 kontrol egin ziren. Horrez gain, trafiko-istripuetan 2.910 eginbide egin ziren. Bideko ezbeharren arazoaren inguruan trebakuntzan, prebentzioan eta sentsibilizazioan praktikan jarritako bitartekoak nabarmendu ditu: 434 hitzaldi edo ikastaro eman zaizkie Nafarroako 13.301 ikasleri Polo parkean edo ikastetxeetan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Memoria 2010 Policía Foral de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa