(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Prentsa Bulegoa
Karlos IIIa Etorb.- 2
31002 IRUÑA
Tfno: 848 426700
prensa@navarra.es 

Ordutegia: Prentsa bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik), 8tatik 15etara eta 17etatik 19etara.

Segurtasun eta Larrialdietako gaietarako:
prensa.seguridad@navarra.es

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Erripagañako urbanizatze-lanak bisitatu ditu asteartea, 2011.eko otsailak 15

Iruñerriko inguru honetan 5.410 etxebizitza kokatuko dira, horietatik 3.070 babestuak


Sanzek Erripagañako lanak bisitatu ditu

Sanz Lehendakaria Erripagañari begira Beloso Alto begiratokitik (Iruñea). ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak eta Amelia Salanueva Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak Erripagañako inguru berriko urbanizatze lanak bisitatu dituzte gaur goizean, Iruñerrian. Ekitaldi horretan Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala osatzen duten lau udalerrietako alkateak egon dira: Yolanda Barcina, Iruñekoa; José Muñoz, Burlatakoa; Javier Basterra, Uhartekoa; eta José A. Andía, Eguesekoa. Era berean, Luis Martínez Oroquieta Eraikitzaileen eta Sustatzaileen Elkarteko lehendakariak eta Erripagañako konpentsazio batzordeko artezkaritza-kontseilua osatzen duten sustatzaileen ordezkariek parte hartu dute.

Ibilaldia Iruñeko Beloso Alto begiratokian hasi da, bertatik urbanizazio berri honen ikuspegi panoramikoa baitago. Urbanizazioan 5.410 etxebizitza kokatuko dira (3.070 babestuak). Lehendakariak inplikatutako alkateen eta sustatzaile pribatuen lankidetza nabarmendu du. Sanzen esanetan, "jarduteko eredu berriaren aurrean gaude; ahaleginak eta protagonista horien guztien baterako lanak eragin positiboa dute inguru honen garapenean".

Lehendakariak azpimarratu duenez, gaur egun urbanizazioan garabi ugari lanean ari da. "Gaur egun Espainian ez dago beste lekurik Erripagañako eraikitze-jardueraren bestekoa duenik. Eta jarduera hori Nafarroako Gobernuak bultzatutako neurrien ondorioa da. Neurri horiek Presako Neurrien Legean islatu dira. Etxebizitzaren arloan horiei esker sektorea suspertzea eta herritarrek etxebizitza babestura sarbidea izatea bermatu da".

Neurri horien artean, lehenengo eta behin, Erripagañako inguru honetan eraikigarritasunaren %30eko hazkundea onestea azpimarratu da (etxebizitza berri horien %80 babestuak dira). Horri esker, inguru honetan 1.280 etxebizitza gehiago eraikiko dira, hasieran aurreikusitako 4.130 etxebizitzez gain. Gehitu diren etxebizitza horietatik 1.080 babestuak dira, eta 200 libreak, 5.410 etxebizitza guztira. Hau da, 3.070 etxebizitza babestu, kopuru osoaren %55 baino gehiago. Era berean, etxebizitza horien esleipendunek izango dituzten dedukzio fiskalak aipatu ditu, "beste autonomia-erkidegoetan ez baitago horrelakorik".

Bestalde, Salanueva optimista agertu da epeekin. "Urbanizazioak erritmo ona darama une zailak gorabehera. Horren erakusgarri da iaz Nafarroan etxebizitzen salmentak %16 egin zuela gora, nazio osoan %6 soilik hazi zenean", esan du.

Gaur egun, etxebizitza guztietatik 2.250 eraikitzen ari dira, eta horietatik 2.000 babestuak dira. Asko oso aurreratuta daudenez, kalkuluen arabera aurtengo azken hiruhilekorako esleipendunei emango zaizkie. Gainerako etxebizitza babestuak, 1.070, aurten hasiko dira eraikitzen.

   
Sanzek Erripagañako lanak bisitatu ditu

Agintariak Erripagañako etorkizuneko urbanizazioaren bidegorrian. ( irudia handitu )

Prezio mugatuko etxebizitzak, krisiaren aurkako neurrien artean

Krisiaren aurkako Legearen beste neurri bat, prezio mugatuko etxebizitza (PME), inguru honetan harrera ona izaten ari da. Etxebizitza librea da ondore guztietarako, eta berezitasun bakarra da legeak metro koadro bakoitzeko gehieneko kostua ezarrita duela. Beraz, PME erosten dutenek ez dute aurretiaz inolako betekizunik bete behar eta aurretik etxebizitza baten jabeak izan daitezke. Etxebizitza inolako mugarik gabe saldu dezakete, ez urteei ez prezioari dagokienez. Etxebizitza librearen tipologia berri honen abantaila da PFEZn 5 puntu gehiago deduzitzeko eskubidea ematen duela 10 urtez. Hori dela eta, desgrabazio orokorra %20koa da, %23koa bi seme-alaba dituzten familientzat, eta %35 familia ugarientzat. Herritarrek baldintza horiek ondo hartu dituzte eta, beraz, Foru Komunitatean mota honetako 520 etxebizitza erosi dituzte.



"Eraikigarritasuna handitzea, lurzoru-konkurtsotik datozen lursailak eta prezio mugatuko etxebizitzak krisiaren aurkako neurriak dira, eta horiei esker eraikuntzan jarduera asko bultzatzen ari da. Hain zuzen ere, sektore horrek Nafarroako eta Espainiako ekonomian giltzarria izaten jarraitu behar du", azpimarratu du Sanzek. Kalkuluen arabera, etxebizitza bakoitzeko 1,7 langile inguru behar dira (Madrilen adibidez ia 2,5 behar dira). Hori dela eta, gaur egun, urbanizazio honetan ia 4.000 profesional ari dira lanean. Eta horiei beste 2.000 gutxienez gehituko zaizkie gainerako etxebizitza babestuak eraikitzen hasten direnean.

Bisitan parte hartu dutenek futbol-zelaia eta aintzira zeharkatu dituzte, eta hurbilen dauden etxebizitzetara iritsi dira. Guztiek urbanizazio honen prestazioak nabarmendu dituzte. Azalera osoa 740.000 metro koadrokoa da, eta horretan 50 milioi euro inbertitu dira (urbanizazioaren kostua). Berdeguneen 215.000 metro koadro inguru daude (kopuru osoaren %30), hondakinak biltzeko zentroa, futbol-zelaia, bidegorria, inguruko parkeak ureztatzeko aintzira eta skate park bat. Loturak ezarri dira Beloso Altorekin eta Burlatarekin, hezkuntza-zuzkiduretarako lursailak daude (21.000 metro koadro), osasun-zuzkiduretarako (2.500 metro koadro) eta lursail balioanitzak (73.500 metro koadro). Horrez gain, 62.000 metro koadroko merkataritza gune handia egongo da, eta horretan 1.000 pertsona inguru lanean aritu ahal izango dira.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa